Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarraga.net

Zumarraga [Berdintasunerako saila]

Aurkezpena

Berdintasun sailaren hastapenak

Zumarragako Udalak nobedade batekin ekiten dio 2007-2011ko legealdiari, Berdintasun Zinegotzigo baten sorrera. Honekin batera, 2007ko azaroaren 27an, Zumarragako Udalbatzak aho batez onartzen du Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana.

Baina gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako bidean, pausoak hori baino lehenago jarri ziren abian. Ekintza hauek 2005ean gauzatzen dira papelean, kanpoko aholkularitza bidez eskualde mailan emakume eta gizonen egoeraren inguruko diagnosia egiteko konpromezuarekin. Honako diagnosia, planaren zirroborrorako oinarria izango da, 2007ko otsailan.

2008a erabakigarria izango da berdintasun sailaren garapenari dagokionez, izan ere, aurrekontu propioa izateaz gain teknikari bat hasiko da lanean bertan. Honela berdintasunarako pauso sendo bat emateaz gain, ekintza propioak burutzeari ekingo zaio, planak tokiko eskuduntza bezala markatzen duen iharduera oinarri hartuta.

Bide honetan Mankomunitateko Berdintasun Sailarekin batera egingo du lana tokiko sailak. Mankomunitatean errekurtso propioak daude, giza zein ekonomia mailakoak, eta eskuduntza propioak dauzka I. Planean.

igo

Emakume eta gizonen arteko berdintasun sailaren helburu eta estrategia

Zumarragako Berdintasun sailak, berdintasun politiken garapenerako bidean martxan jartzerakoan bi norabideko estrategia hartzen du kontuan.

  • 1. Berdintasuneko udal politika espezifikoen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa emakumeen desberdintasun eta diskriminaziotik eratorritako arazoei aurre egiteko xedearekin.
  • 2. "Mainstreaming" edo generoaren zeharkakotasuna. Hau da, udal prozesu politikoak antolatu, hobetu, garatu eta ebaluatu egingo dira, modu horretan genero ikuspegia, Zumarragako bizitza politikoko maila, etapa eta eremu guztietan erabilia izan dadin.

Guzti honetarako, sailak dagoeneko bidea ireki duten Mairi eta Eraldatzen elkarteen laguntza dauka. Hauek sailaren ekimenekin bat baldin badatoz ere, bere aldetik burutzen dituzte ekintak, elkarteen mugimenduaren ildoan.

igo

Berdintasuneko planak

Berdintasuneko planek gure esku tresnak eta jarduera-markoa jartzen dizkigute, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde esku-hartze planifikatua eta sistematikoa ahalbideratzeko helburuz. Horietatik abiatuta, emakumeen bizitza-baldintzetan, eta horiek gizonekiko dituzten jarreretan, eragin nahi dugu. Horretarako, bai herritarrei bai administrazio barrura zuzendutako helburuak eta neurriak planifikatzen dira.

I. Plana

igo

Harremanetarako

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan edozein zalantza edo ideia baduzu, hau da gurekin harremanetan jartzeko bidea.

Telf-a: 943 72 90 22

Fax-a: 943 72 46 79

Posta elektronikoa: berdintasuna@zumarraga.net

igo

 

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net