Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Zumarraga [Historia]

Nicolás de Soraluce

Zumarraga 1820-1884

Nicolás de Soraluce-ren estatua

Politikari eta historialaria. Umetan, Urretxun ikasi zuelarik Iparragirre ezagutu zuen. Geroago Azkoitira joan zen, Jesuiten Eskolan ikastera, eta bertan piztu zitzaion historia zaletasuna. Lehenbiziko Karlista Gerratik libratzeko, gurasoek Frantziara bidali zuten, eta handik Buenos Airesera. Bertan egon zen 1855 arte.

Urte horretan Espainiara itzuli zen, Argentina eta Uruguayko Ohorezko Kontsulari tituluak besapean zituela, eta politikan sartu zen, udal mailan lehenik, Migel Lopez de Legazpiren jaiotetxea babestuz, ezen eraikitzen ari ziren trenbideko lanek aurrean eraman zezaketen, eta Zumarragaren interesak Batzar Nagusietan aurrera ateraz. Bera izan zen Zumarraga Gipuzkoako Ermandatetik denbora epe labur batez bereizteko lehen pausua egin zuena, Zumarragako tren geltokia eta Zumaiako kostaldea lotuko zituen errepidearen eraikuntza lanek eragindako arazoak zirela tarteko.

Bigarren Karlista Gerran zehar, Donostia liberal haren alkatea izan zen, eta itun bat sinatu zuen Lizarraga jeneralarekin, preso truke bat egiteko.

Gipuzkoan izan diren historialaririk nabarmenetakoa izan da; Historiaren Errege Akademiako kidea izan zen, eta Monumentu Historikoen Batzordeko buru, besteak beste.

Eginiko lanen artean azpimarra ditzakegu "Historia de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa" eta "Últimas líneas de Soraluce".

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net