Pedro Leturia Mendia 1891ko azaroan jaio zen, eta 1955eko apirilean zendu Erroman. Jesuita zen.
Eliz historia ikasi zuen Munichen, eta gai horixe irakatsi zuen Oñan eta Erromako Unibertsitate Pontifizioan. Pio XII.ak hainbat historia lan egiteko agindu zion.
Loiolako San Inazioren figura eta historiari buruzko azterlanetan gehien nabarmendu direnen artekoa dugu.
Juan Lino Leturia. Organojolea eta Zumarragak izandako lehenbiziko musika bandaren zuzendaria. Musika irakaskuntzan aritu zen, eta ikasleen artean izan zituen, besteak beste, Secundino Esnaola eta Busca Sagastizabal.
Zumarragako Udalak, Leturia Anaien izena gogoan, herriko enparantza bati haien izena eman zion 1968an.