Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Berriak

Berri Guztiak

Z-3.5 KALEBARREN 15 EREMUKO LUR-SAILKAPEN PROIEKTUA.

Argitaratua: 01/02/2010

Amaiera data: 22/02/2010

Hasierako onespena.

Tokiko Gobernu Batza¬rrak, 2009ko abenduaren 23an egindako bileran, besteak beste, ondorengo erabakia hartu zuen: Lehenengoa: Hasierako onespena ematea Zumarragako Arau Subsidiarioen Z-3.5 Kalebarren 15 eremuko egikari¬tza-unitatearen birzatiketa-proiektuari, jabe bakar gisa, Andres Goenaga Alcibar jaunak, Promociones Ataleku, S. L.-ren izenean, aurkeztu duenari. Bigarrena: Aipatutako proiektua herritarrei aztergai eskain¬tzea 20 eguneko epean, interesatuari zitazioa bidal¬tzea, eta iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, udale¬txeko iragarki-taulan eta zabalkunderik handiena duten egunkarietako batean argitara ematea, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Hirugarrena: Erregistro-titularrari eta birzatiketak eragiten dien guztiei jakinaraztea. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialearen 19.zenbakian, 2010eko otsailaren 1ekoan, iragarkia argitaratu da eta 20 laneguneko epea zehar (otsailaren 22 arte) interesatu guztiek beren interesei eusteko egokien iritzitako eskakizunak aurkez ditzateke.

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2010/02/01/e1000956.htm



berri bilatzailea

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net