Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Urola Garaia]

Gipuzkoako lurraldean zehar sei ibai nagusi dira: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba. Bakoitzak bere korridorea eratzen du, eta hauexetan biltzen dira, hain zuzen ere, biztanleriaren multzorik handienak. Geografia gorabeheratsu honen eraginez, haran bakoitza mundu txiki bat da. Halaz, guztira 2.000 km2 eskas izanik, Gipuzkoako hamar eskualdeetan lurralde nimiño hau ezagutzeko hamar modu paregabeko topatuko ditugu.

UROLA GARAIKO eskualdea Urola ibaiak zeharkatzen du, bere ibilbidearen lehen kilometroetan zehar. Ez da eskualde zabala. Alabaina, "Burdinaren Harana" deitu honetako jarduera batek ematen dio garrantzia, euskal industrietan oso tradizionala den metalurgiak hain zuzen. Eskualdearen hegoaldea Aizkorrik ixten du, eta haranean zehar hiru herri nagusi daude, Zumarraga, Legazpi eta Urretxu, maila apalagoko herrigune zenbaitez, esaterako Ezkio-Itsaso. Hiri eta industri eskualdea izan arren, baserri auzo asko dira bertan oraindik ere.

Eskualdeko lau herriek Zerbitzu Mankomunitate bat osatu dute, eta honetan hainbat arlo ditugu aipagarri:

Lanbide prestakuntza: Lanbide Hastapeneko Zentroaren bidez zertzen da, eskolatik kanpo dauden 16 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak eskaintzen baititu, dohain. Aurtengo espezialitateak hiru dira: material konposatuak, eraikinetako mantenimendua, eta soldadura. INEM edo Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin eginiko hitzarmenen bidez, ikasleek badute aukera ari diren espezialitate horretan gehiago sakontzeko. INEMen zentro laguntzaile gisa, langabetuei zuzendutako lanbideratzeko ikastaroak antolatzen ditu.

Kontsumitzaileen Informazio Bulegoa: Urretxuko Iparragirre kalea, 11an dago. Tfnoa.: 943724279. Kontsumitzaile eta erabiltzaileei hainbat informazio, laguntza eta lege orientazio eskaintzen die, kontsumo, banka, aseguru eta beste zenbait arlotan. Aurkezten diren erreklamazioak gestionatzen ditu, auzi bidera jotzea saihesten ahaleginduz betiere.

Suhiltzaile zerbitzua: Suhiltzaileen eskualdeko parkea Legazpin dago, eta bertan aritzen direnak boluntarioak dira. Gaur egun, Foru Aldundiak parke berri bat eraikitzeko aurreikuspena egina du, suhiltzaile profesionalak eta boluntarioak bertan biltzeko asmotan inondik ere.

Herriko telebista: Dagoeneko herriko telebistaren lehen urratsak egin dira, eta berehala hasiko dira Urretxu eta Zumarragarako probako emisioak.

Halaber, UROLA GARAIKO GARAPENERAKO AGENTZIA, S.A. (UGGASA) sozietate publiko mistoa eratu dute herriek, bertan %80ko partaidetza izanik; beste %20a, berriz, eskualdean finkatutako lau enpresak dute, Kutxak, Euskadiko Kutxak, Esteban Orbegozo, S.A.k eta Corporación Patricio Echeverria, S.A.k hain zuzen. Sozietatearen asmoa eskualdeko garapen sozio-ekonomikora eta bertako biztanleriaren bizi kalitatea hobetzera zuzendutako jarduerak burutzea da. Informazio zerbitzua eskaintzen die Mankomunitateko enpresei, hainbat arlo hartuz, hala nola prestakuntza eta aholkularitza, diagnostikoak, etab.; enplegu arloko zerbitzuak ere badira, esaterako enpresa kudeaketarako ikastaroak antolatzea ekintzaile berriei zuzendurik, edota enplegu eta prestakuntza programak denbora luzez langabezian direnentzat.

Urola Garaiko Mankomunitatea

Bulegoak
Plaza de Euskadi, nº 5-2º Dcha.
20700 - Zumarraga (Gipuzkoa)
Telefonoa
943725831
Fax-a
943725832
Email
urolagaraia@udal.gipuzkoa.net

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net