Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

Ale Berezia: 1999ko Udal hauteskundeak

Aurkezpena

1979ko apirilaren 3a asteartea zen, goizeko bederatzietatik aurrera, ia berrogeitamar urte geroago, berriz ere herritarrek beren ordezkariak, hau da, alkateak eta zinegotziak hautatzeko aukera izan zutena. Aurreko azken aldia 1931ko apirilaren 12an izan zen.

Harrez gero, azken hogei urteotan gizartean gauzak asko aldatu badira, eta ez gara hemen horiek aztertzen hasiko guztiok baitakigu zer nolakoak izan diren, beste horrenbeste edo gehiago aldatu dira gauzak Udaletan, herritarrengandik gertuen dagoen administrazio erakundea izanik, herritarren parte hartzea bideratzeko benetako tresna bihurtzen joan baitira, eta elkarbizitza demokratikoan aurreratu dugunaren adierazgarri.

Mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretziko hartaz geroztik beste bost aldiz hautatu ahal izan ditugu geure udal ordezkariak. Bestetik, Udalak gero eta garrantzi haundiagoa hartzen joan dira, batetik gero eta ardura gehiago bereganatuz joan baitira, baina baita herritarrek ere gero eta gehiago eskatu izan diotelako. Udalek, oro har, batek agindu besteak agindu, hainbat eta hainbat ardura hartu behar izan dituzte beregain, sarri baliabiderik izan ez arren, gehienetan maileguak eskatuta, beti ere, ordea, herritarren eskariei erantzun, zerbitzu hobea eskaini eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko ahaleginean.

Izan ere, zeinek uste, garai hartan, 1979an, gaur egun jasotzen ditugun zerbitzuak jaso ahal izango genituela herritarrok Udaletatik, gizarte zerbitzuak direla, beste administrazio batzuetarako eskariak bertan aurkeztu ahal izango zirela (lehiatila bakarra), edo etxetik bertatik, ordenagailu bidez, espedientearen egoera ezagutu, informazioa eskatu, kexa eta iradokizunak aurkeztu, e.a.

Ekainaren 13an izan berri gara alkate eta zinegotziak aukeratzen, mende zaharra bukatu eta berria hastear garen honetan, udaleko ardurak beregain izango dituen lantaldea eratzeko.

Ale berezi honetan azken hauteskunde horietako informazio zehatza eskaini nahi dizuegu.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net