Zientzia Kimikoetan doktore. Zumarragako Udaleko zinegotzi (1991-1995). INASMET teknologiaguneko ikerlari (1986-1989); industria promozio bateko zuzendari (1989-1991) eta INASMETeko marketing eta kanpo harremanetako arduradun. Europako parlamentuko kide (1994-1999). Eusko Jaurlaritzako Industria, Energia, Merkataritza eta Turismo sailburu 1999az geroztik eta Eusko Jaurlaritzako bozeramale.
Galde erantzunak
Galdera: Gaztea zaren arren hogei urte baino gehiago daramatzazu politikagintzan, beti EAJ alderdian, EGIn hasi eta gaur egungo kargura iritsi arte. Zer da politika zuretzat, sendagaia ala pozoina?
Erantzuna: Bizi naizen gizartearekiko konpromiso bat da, eta sinesten dudan zerbaiti lotzea. Hori, berez, sendagai bat dela esango genuke, sinesten duzun hartan lan egiteak pozik eta gustura egoteko aukera eskaintzen baitizu. Neurriz kanpo hartuz gero pozoina ere gerta daiteke, baina asmatuko al dut neurriaren barruan ibiltzen.
G: Zer sentitzen duzu Arzallusek zuri buruz esaten duenenan "EAJn ondoen jantzitako burua duenetako bat zarela"? Zu al zara Arzallusen dofina?
E: Ondo jantzitako buruarena ez dakit inoiz esan duen. Irakurri izan dut hori kazetariren baten idatzietan. Asko estimatu eta miresten dudan batek hala dela uste badu, pozten naiz, horrek esan nahiko bailuke berak ere zerbait estimatzen nauela. Dena den, ez da komeni izaten gauzak bere neurritik ateratzea.
Respecto a ese "delfinato" al que hace referencia, considero a Xabier Arzalluz con el suficiente sentido común como para evitar caer en errores de ese tipo el día en el que opte por abandonar la política activa, fecha que espero no esté próxima.
Hala ere, Arzallusen "dofin" izatearen kontu hori dela eta, nik uste dut Xabier Arzallusek baduela zentzunik asko, politika uzteko erabakia hartzeko unean horrelako akatsik ez egiteko. Hala ere, urruti egongo al da politika uztea erabakiko duen eguna, hala espero dut behintzat.
G: Nola baloratzen duzu Europako Parlamentuan egindako lana? Ez al duzu inoiz zeure burua ikusi azkenaren atzekoa bazina bezala?
E: Nik uste dut ondo lan egin dudala, eta pozik egotekoa dela. Aurreneko lerroetan esertzen nintzen. Irudizko adieretan sakontzen hasita ere, neure herrian botorik gehien jasotako alderdiko diputatua nintzen, eta Europako Parlamentuan bi talde haundienetako batean esertzen nintzen. Hortaz, zentzu horretan ere, aurreneko puntan egon nintzen. Europako Parlamentuan, bizitzako beste hainbat arlotan bezalaxe, lanerako poza izanez gero, eta eguneroko ahaleginean saiatuta, aldez aurretik uste ez bezalako emaitzak lortzen dira.
G: Ez al da haundiegia Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan aurrera atera beharreko lana?
E: Bai lan haundia da, baina itxaropenez hartzekoa ere bai. Izan ere, zer ederragorik eta eragile handiagorik oraintxe ikusten hasi garen pakealdi honi oinarriak jartzeko lan egitea baino?. Horretan ari gara saiatzen, eta emaitzak ere laister ikusiko ditugulakoan nago.
G: Zer esango zenieke orain, gobernuak sei hilabeteko bidea egin duenean, teknokrata talde bat zaretela esaten aritu direnei?.
E: Nik uste teknokratak garelako kontu hori, bakoitzak geure sailari egokitutako profil teknikoa dugulako izango dela. Hori horrela bada, nik esango nuke ona dela. Horrezaz gainera, hitz horren bidez halako kutsu negatibo bat adierazi nahi izan bada, gobernuaren eta lehendakariaren beraren jardunak beste gauza bat erakutsi digute, izan ere, lau hilabeteko epean EH bide politiko eta demokratikoan tinko sartzea lortu baitu. Eta hori lortzeko gai izatea, teknokrata talde batentzat ez da emaitza txarra.
G: Oraingo gobernu taldea nola osatu den ikusita, derrigorrezkoa iruditzen al zaizu, emakumezkoek politikan eta gizarte jardunean partaide izatea lortuko badugu, gutxieneko partaidetza kopuruak finkatu beharra?
E: Gure herriak, lehenbiziko aldiz du emakumezko bat Lehendakariorde. Zorionez, gure gizartean, gero eta berdinagoak gara gizonezkoak eta emakumezkoak, nahiz eta emakumezkoek aurka dituzten oztopoak oso handiak izan oraindik ere. Baina norabide onean ari gara eta pauso hundiak ematen. Bide horretan lagundu beharra daukagu, nahiz eta ez derrigorrez kopuru matematikoen bidez.
G: Gobernuak ehun egun egin ditu. Gobernua eratu zenean baino hobeto ala okerrago daude gauzak? Hasierako itxaropen haiek bete al ditu EHk eta gobernukide leiala gertatu al da?.
E: Gauzak hobeto daudela uste dut, zalantzarik ere ez. Gizartea pakean bizi da, euskal alderdi guztiak joko politiko demokratikoan sartu dira eta langabeziak ere behera egin du azken hilabeteotan. Azken hauteskundeetako emaitzek garbi erakusten dute indarkeriaren arazoak itzulerarik gabeko bidea hartu duela. EH ez da gobernukide, ez bada, legebiltzarrean gobernuari babesa ematen ari zaion alderdia, eta zerikusi haundia dauka egoera berrian. Espero dezagun, duela lau aste sinatutako hitzarmena garatu ahala, sinatzaile guztion elkarrekiko leialtasuna nabarmen gelditzea.
G: Zein da zure helburua oraingo legealdi honetan?. Zeintzuk dira lortu nahiko zenituzkeen gutxienekoak?.
E: Nire ardurapean dudan sailaren erantzukizunik haundiena lanpostuak sortzea da, horretarako ekonomia garatuta (industria, merkataritza eta turismoa). Nire lanaren bidez euskal enpresak konpetitiboak izaten lagundu, eta hartara, inbertsio berriak eta lanpostu berriak sortzea etorriko balitz, ontzat emango nuke neure ahalegina. Inguruko baldintzek pixka bat lagunduz gero, berriz, legealdi honetan bertan lor dezakegu Europako bataz besteko langabezi tasaren parean egotea, eta hori ez litzateke batere gaizki egongo, kontuan izanik, duela lau urte t’erdi %24,5eko tasa genuela eta gaur egun %14,5ekoa dugula.
G: Ba al dago Gasteizen EHrekin ibili eta Madrilen PPrekin batera aritzea?.
E: Madrilen PPrekin dugun hitzarmena oso dago behera etorrita, bi arrazoirengatik batez ere: Autonomia Estatutua garatzeko konpromisoa bete ez dutelako, eta pakea eratzeko bidean Espainiako Gobernuak bereari eusten diolako. Hala ere, kontuan izanik zein gizarte zatitu eta pluralean bizi garen, behartuak gaude alde guztietara begiratzera eta guztiekin ados jartzera, erakundeen funtzionamentu ona bermatu ahal izateko. Ez al gara, bada, atariko bizilagunarekin ados jartzen teilatuko itoginak konpontzeko, nahiz eta beste hainbat gauzatan guztiz aurka egon?.
G: Zertan aldatuko dira gauzak XXI. mendean? Zertan aldatuko gizartea?
E: Urte t’erdi barru, XXI. mendean izango gara, eta gure gizarte hau oraingoaren antzekoa izango da. Mende bukaeran nolakoa izango den ezin dut asmatu. Dena den, gauzak gero eta azkarrago aldatzen direla ikusita, arin eta argi ibili beharra izango dugu aldaketa horietara egokitzeko. Eta nola egokitu? Egunean egunean ikasten joan beharko dugu, eta formazioari daukan garrantzia eman. Eta utopia bada ere, hurrengo mendea teknologiaren mendea izan ordez gizakien mendea izatea eskatuko nuke, jakinik utopia horren alde egunero lan egin beharko dugula.
G: Zumarragako herriaren eguneroko bizitza zertan den jarraitzen al duzu? Zer aldatu da herrian zu zinegotzi izan zinenetik?.
E: Zumarragako herriko gora-beherak zuzen-zuzenean jarraitzen ditut. Nik esango nuke hobetu egin dela, hasi egoera ekonomikotik, enplegua, hirigintza (Kalebarren, RENFEko luebakia, ...). Jakina, badago oraindik ere zeregina, eta ziur nago zumarragar guztien ahaleginarekin, Udal berriak horietako askori ekingo diela.
G: Urte asko egiteko asmoa al duzu politikagintzan?
E: Politikagintzan jardutea proiektu batean aritzea bada, bai. Politika lanbide hartu eta horretan aritzea bada, ez dut uste, ez behintzat jarraian. Bost urte daramatzat politikagintza lanbide hartuta, eta ez nuke urte asko gehiago pasatzea nahi neure lanbidera itzuli gabe, hau da ikerketari berriz ekin gabe.
G: Zer izan nahi zenuen ume zinela?
E: Nik uste dut heldua izan nahi nuela, guztiok bezala.
G: Zer egitea gustatzen zaizu astia duzunean?
E: Mendian ibili eta irakurri.
G: Zein ezagutzea gustatuko litzaizuke?
E: Neure semea, bost hilabete ditu.
G: Esateko moduko bizioren bat?
E: Asteburuko siestak.
G: ¿Bete gabeko amatsen bat?
E: metsak amets dira.
G: Maniaren bat?
E: Neure emazteak esango dizkizu bat edo beste.
G: Zer duzu nahiago, gaua ala eguna?.
E: Eguna.
G: Jakirik gogokoena?
E: Idiazabal gazta.
G: Ardoa ala ura?.
E: Ura edateko eta ardoa gozatzeko.
G: Zer da pertsonen artean gehien estimatzen duzuna?