Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

1999ko Abendua

Garai batean gertatuak

Zumarragako kaleko argi elektrikoak.- Jakin badakigu petrolio-gasolinaz funtzionatzen zuten argi batzuk izan zirela 1876az geroztik, baina 1896ra arte ez zen herrian argi elektrikorik izan. Orduan, Jose Agustin Egaña zela alkate, eta probintziako beste herri batzuetan ikusten ziren abantailak gogoan hartuta, Zumarragako udalak erabaki zuen herriak argi elektrikoak jartzeko lana enkante bidez ateratzea. Migel Arenazari esleitu zioten egin beharrekoa, hauxe baitzen "Justo Artiz y Compañía" haren ordezkaria; berau izan zen eskaintza aurkeztu zuen bakarra.

Instalazio hartan guztira 42 farol izan ziren, 16na bujiakoak, eta "iluntzetik gaueko hamaikak arteko zerbitzua" ematen zuten (uztailaren 2an eta abuztuaren 15 eta 16an, berriz, gaueko 12:30ak arte); urritik martxoaren erdialdera arte, udatzen eta negu sasoian alegia, "arratsaldeko bostetatik goizaldera arte".

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net