Bere garaian RESA PARQUES, S.A.ren alde eginiko esleipena, alderdi biak bat etorriz amaitutzat eman ondoren, LAISTER, S.L.rekin administrazio kontratu bat izenpetzea erabaki da; honen prezioa 3.188.429.- pezetakoa izango da, eta bertan sartuko da Antio inguruan hainbat mahai eta eserleku jartzea. Elementu hauek Landetako itsas pinuaren zurez eginda egongo dira, autoklabean "4" mailan hutsez eta injekzioz tratatuaz.
Udal Hilerriko 115 eta 116 zk.ko panteoien hondamen egoera deklaratzea erabaki da; bide batez, González Torres eta Domínguez de Vidaurreta sendiek hilobi-eskubidea galtzea.
"INFORLINE SERVICIOS INFORMATICOS, S.L."rekin sinatutako laguntza-kontratua 1999ko abenduaren 31ra arte luzatzea erabaki da, eta bide batez alkate jaunari ahalmena ematea kontratua izenpetzeko, Udalaren ordezkari gisa.
San Gregorio kalea, 3ko horma-irudia konpontzeko lana Koldo Cadierno Lizarralde jaunari ematea erabaki da; honen aurrekontua, 35.000.- pezetakoa da.
Diputatuen Kontseiluak, 1999ko ekainaren 8an, erabaki zuen GI-4801 "Gerraerrotako errepidea", 1.000 metro luzekoa bera, eta Zumarragako Zeharbidea, 485 metro luzekoa bera, Zumarragako Udalari eskualdatzea, eta eskualdatze hau onartu egin da. Aurrerantzean, errepide hauek udal titularitatekoak izango dira, eta Zumarragako Udalaren ardura izango da errepideon kontserbazioa eta ustiapena.
Kirol dirulaguntzen arloan Zumarragako Udalari dagozkion kopuruak onartu dira, hurrengo hauek baitira:
Goierriko Txirrindulari Itzulia aurrera ateratzeko, onartu egin da 250.000.- pezetako gastua, kirol ekintzetarako kontusailaren kontura.
Gurasoen Eskola –99/2000- martxan jartzea erabaki da, eta bide batez 800.000.- pezetako gastuak ordaintzea, erdia hain zuzen 1999ko aurrekontuan, eta beste erdia 2000koan.
Diputatuen Kontseiluak, 1999ko irailaren 21ean, Zumarragako "S-5 Alorreko Plan Partziala (Industrialdea)" izenekoari behin betiko onespena ematea erabaki zuen.
Dagoeneko onartu dira zerbitzuengatik eta kalea okupatzeagatik aldian-aldian kobratzen diren tasen zerga-erroldak, 1999ko ekitaldiari dagozkionak; hurrengoak dira:
Errolda hauek argitaratu eta 15 egunez egongo dira jendaurrean ikusgai, izan daitezkeen erreklamazioak jasotzearren.
OGRrekin indarrean dugun kontratua denuntziatzea erabaki da, eta bide batez zergabilketa exekutiborako zerbitzua kontratatzeko proposatzea enpresa horrixe, 2000/06/30eraino, gaur egun indarrean den kontratuaren baldintza berberetan.
Euskaldunon Egunkaria, S.A.ren 12 akzio erostea erabaki da, 300.000.- pezetako prezioan.
Uztailaren 2a, Santa Isabel eguna, igandea denez, 2000ko urtean uztailaren 3a herriko festa egun jartzea erabaki da.
Kultura Batzordearen buru den Esnal jaunak eskatu egin dio Hirigintza eta Ingurugiro Batzordeari, Euskadi Enparantzan dagoen Migel Lopez de Legazpiren estatuaren itxura berraztertzea, ezen honek zapalkuntza islatzen (edo sinbolizatzen) du, oinpean hartu du-eta sinbolo filipinar bat.
Herrian dabilen uso kopurua murrizteko plan bat onartu da. Horretarako, ehiza-hegaztietan aditutako pertsona batekin lehen hartu-emanak izan dira dagoeneko, eta eginkizun honetan belatz bat eta bi Harris arrano erabiliko dira; arrano hauetako bat udalak berak erosiko du.
Abian jarri dira "21 Agenda Lokala" izenekoaren oinarriak finkatzeko lanak; hauen bidez aztertu egingo da zein gai izan daitezkeen sakondu beharrekoak, arazoak eta arazo-eragileak argi lagaz.
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren 2. Sekzioak, erabaki du prekauzio neurririk ez hartzea, Jose Luis Zaldua Zaldua jaunaren ordezkariek pieza bereizian eskatu horiek alegia; izan ere, eskari hori 1417/99 zk.ko errekurtso arruntaren baitan egin zuten, Zumarragako Hiri Antolaketako Arauetako S-2 Alorreko (Beloki Etorbidea) Konpentsazio Proiektua behin betiko onartu zuen 1999ko martxoaren 16ko Udal akordioaren aurka.
1999ko irailaren 22an, Donostiako 1 zk.ko Penaleko Auzitegiak bere epaia eman du 75/98 auzian; epai honen bidez absolbitu egin du lehengo alkate Anton Arbulu Ormaechea jauna, orain arte desobedientzia delitua leporatu diote eta. Ministerio Fiskalak epaia apelatu egin du.
Udalak erabaki egin du Donostiako 1 zk.ko Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian Francisco Expósito Rueda jaunak eta Ascensión Heras Moreno andreak aurkeztutako 112/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan agertzea; errekurtso honek kontra egiten dio "Hiri Antolaketako Arauetako A-16.2 Eremua" delako Proiektuko 5. Finkaren, hots, errekurtso jartzaileena den horren balio justua zehazteko Derrigorrezko Desjabetzapenen Lurralde Epaitegiak emandako erabakiari. Prozesu honen ardura Mariano Cantalapiedra Luzuriaga jaunarena izango da, eta ordezkaritza eginkizuna Fernando Mendavia Gonzálezek beteko du.
Udalak erabaki egin du Donostiako 1 zk.ko Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian Maria Isabel Altuna Inciarte andreak eta Angel Laiglesia Gil jaunak aurkeztutako 113/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan agertzea; errekurtso honek kontra egiten dio "Hiri Antolaketako Arauetako A-16.2 Eremua" delako Proiektuko 1. Finkaren, hots, errekurtso jartzaileena den horren balio justua zehazteko Derrigorrezko Desjabetzapenen Lurralde Epaitegiak emandako erabakiari. Prozesu honen ardura Mariano Cantalapiedra Luzuriaga jaunarena izango da, eta ordezkaritza eginkizuna Fernando Mendavia Gonzálezek beteko du.
Udalak erabaki egin du Donostiako 1 zk.ko Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian Benito Molina Iglesias jaunak eta Eufemia Alvarez Matute andreak aurkeztutako 133/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan agertzea; errekurtso honek kontra egiten dio "Hiri Antolaketako Arauetako A-16.2 Eremua" delako Proiektuko 4. Finkaren, hots, errekurtso jartzaileena den horren balio justua zehazteko Derrigorrezko Desjabetzapenen Lurralde Epaitegiak emandako erabakiari. Prozesu honen ardura Mariano Cantalapiedra Luzuriaga jaunarena izango da, eta ordezkaritza eginkizuna Fernando Mendavia Gonzálezek beteko du.
Udalak Berraztertzeko Errekurtsoa jartzea erabaki du, 1998ko ekitaldiko isurketa kanonaren likidazioaren kontra; likidazio honek 3.480.000.- pezetako kopurua hartzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailaren Ur Zuzendaritzak igorri du.
José-Luis Alonso jaunaren ordezkari legalak, administrazio espedientea ikusirik, 75/98 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan atzera egitea eskatu du; izan ere, errekurtso hori Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2. Sekzioan, Administrazioarekiko Auzietarako Salan eramaten ari ziren, kontra joz hain zuzen ere Udalak 1997ko urriaren 27an hartutako erabakiaren aurka; erabaki honek ezetsi egin zuen baliogabetze-eskari bat, Urdaneta Hiribidea, 16-behean makinaria konponketarako jarduera bat jartzeko baimena baliogabetu zuenari indarra kentzekoa alegia.
Dekoratzaileen Elkargo Nazionalaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren legezko ordezkariek, Udalaren defentsak aurkeztutako demandak jaso duen erantzuna ikusirik, 2693/97 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan atzera egitea eskatu du; izan ere, errekurtso hori Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2. Sekzioan, Administrazioarekiko Auzietarako Salan garatzen ari zen, kontra joz hain zuzen ere Udalak 1997ko martxoaren 24an hartutako erabakiaren aurka; erabaki hau, Urdaneta Hiribidea, 16-behean eta sotoan jatetxe bat jartzeko jarduera eta obra lizentziarako espedientean eman zuen Udalak, eta bertan dioenez, aurreikusitako egokitze lan horiek ezin ditu, inolaz ere, dekoratzaile batek proiektatu, ez zuzendu ere.