Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

1998ko Abendua

Aurkezpena

Joan zen azaroaren 16an egin zen Donostian, Miramongo Teknologia Parkean, Gipuzkoako Udal Administrazioaren informatizatzeari buruzko 3. Jarunaldiaren barruan, Gipuzkoako hainbat udaletan informatikaren alorrean egiten ari diren lanen aurkezpen ofiziala, besteak beste, Zumarragako Udalak egin duen Web orriarena.

"Zumarraga WEB orrian" izena daraman ponentzia aurkeztu zuen Anton Arbulu Ormaechea alkate jaunak, Mariano Cantalapiedra Luzuriaga jauna -Herritarrak Atenditzeko Bulegoaren koordinatzailea- eta Ramon Iturrioz Artola jauna -Informatikako koordinatzailea- laguntzaile zituela. Azaldutako ponentzian hainbat atal jorratu zituen, orria ireki bitartean egindako lanak, proiektuaren oinarrizko ardatzak, egindako orriak zein helburu dituen eta nola egituratu den, eta nola egindako lana beste udal batzurentzako eredu izango den, jarraitu beharreko bidea urratu baita. Interneteko orria herritarrekiko hartu-emanetarako lanabes egokia izango dela ere esan zuen, batetik udal barruko lana eta gestioa erreztuko baititu, eta bestetik, herritarrentzako informazioa hobea izango baita.

Zumarragako Udalak egindako lana, Astigarragako Udalak egindakoa (herriko kartografia), eta Beasaingo Udalak egindakoa (espedienteen gestioa) udal administrazioek eguneroko eginbeharretan izaten dituzten zailtasun eta mugak gainditzeko ahaleginean aurrerapauso haundia dira batetik, baina bestetik, udal guztietan martxan jarri ahala, proiektu berrietarako abiapuntu dira, hala nola, "lehiatila bakarra" esanda ezagutzen duguna martxan jartzeko -horretan ari baita aspalditxotik Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza saila -. Hartara, administrazioarekiko harremanetarako erreferentzia zuzena eskainiko litzaieke herritarrei, eta berari zuzen-zuzen eragiten dioten espedienteak zein egoeratan dauden jakin ahal izango du uneoro. Helburu horiek lortuz gero, Gipuzkoa izango litzateke administrazio gestiorik aurreratuena eskainiko lukeen lurraldea, eta beste administrazio nahiz erakunde publikoentzako eredu izango litzateke.

Esan beharra dago, aurkeztutako ponentzia horrek jakinmina piztu zuela Jardunaldi horretan izan ziren alkate, zinegotzi eta udal teknikarien artean, nahiz proiektuaren benetako eragile izan diren Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza saileko arduradun eta teknikarien nahiz IZFE,S.A.ko kideen artean.

Geroztik, azaroaren 26an, herrian egin zen aurkezpena, hainbat komunikabideren aurrean, batez ere herritarrei zerbitzu berri hau ezagutzera emateko helburuarekin.

Pozik gaude, jakina, egindako lana argia ikustera iritsi delako, ahaztu gabe ordea, egin beharreko lanaren hasiera baino ez dela orain artekoa. Prest gaude lehenengotakoak izateak dakarren erronkari erantzuteko, jakin bai baitakigu, lortu nahi ditugun helburuak lortzeko gure ahalegina eta gehiago ere beharrezko izango direla.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net