Galdera: Noiz eta nola sortu zen Antiguako Lagunen elkartea?
Erantzuna: Elkartea 1942an sortu zen, D.Domingo Irigoyen herriko parroko izendatu ondorenean. D. Domingo parrokoak bazuen halako kezka bat Antiguako elizarekiko, izan ere, bai eraikina bera bai bertako elizkizunak behera etorrita baitzeuden oso, eta elizkizunik ere ez baitzen egiten Antiguako Amaren Bederatziurrena besterik, ekainaren 24an hasi eta uztailaren 2an bukatzen zena. Geroztik, 1950. urtetik aurrera Batzorde bat eratu zen elizkuzunak bultzatzeko helburuarekin, eta hainbat jarduera antolatzen hasi zen. Horrela, santuen eutegiari lotuta, santurik haundienen egunetan, hainbat elizkizun egiten hasi ziren; hilero, lehendabiziko larunbatean, meza ematen hasi zen.
E: Pertsona talde txiki bat gara, gauza jakinetarako behar dugunean kanpoko jendearen laguntza ere izaten dugun arren. Elkartean ez dugu kide gazterik.
G: Elkartea sortzera bultzatu zuten asmoak betetzen ari al dira?
E: Hasiera hartakoak baino gehiago ere bai. Elizkizunak egiten dira. Eraikina ere hainbat aldiz konpondu da, azkeneko orain dela oso urte gutxi. Azkenik, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen dira Antiguari bizia ematen diotenak.
G: Zuena bezalako elkarte batek, derrigor egon behar al du Elizari lotua?. Zer-nolako hartu- emanak izan dituzue herrian izan diren parrokoekin?.
E: Antiguako Lagunen elkartea Zumarragako parrokiaren mende dago, hortaz, hartu-eman eta lotura zuzen-zuzenak dira. Herrian izan diren parrokoekin izan dugun hartu-emana, oro har, ona izan da, nahiz eta kasuren batean gertatu izan den parrokoren batek ez ulertu izatea zumarragarrok Antiguako amari diogun debozioa.
G: Zein hartu-eman du elkarteak erakunde publikoekin?.
E: Beti izan ditugu hartu-eman onak, bai zuzenean izan ditugun hartu-emanak, bai Gotzaitegiaren bidez izan ditugunak.
G: Nolakoak dira Udalarekin dituzuen hartu-emanak? Politikoek gehiago egin beharko al lukete Elkartea ezagutzera eman eta laguntzeko?
E: Udalarekin eta alkateekin izan ditugun hartu-emanak beti izan dira onak, nahiz eta beti ezin izan diguten lagundu nahi zuketen adina, Udalaren dirukutxak hainbesterako ez baitu beti ematen. Dena den, beti egin daiteke zerbait gehiago, zalantzarik ez, eta gaur egun, Antiguara turismoa erakartzeko egiten ari den ahalegina dela eta, nik uste dut zerbait gehiago egin beharko luketela.
G: Antigua eta turismoa batera joan al daitezke?
E: Bai, horren adibide da gaur egun bizi dugun egoera. Berez, Hiru Elizen Ibilbidea bulzatzen hasi aurretik ere ikusle kopurua igotzen ari zen, baina proiektu berri horrekin ikusle kopurua asko igo da eta gure elkarteak ez du ahalmenik hainbetse bisitariri behar bezala ongietorria egiteko. Urola Garaiko Garapen Agentziak (UGGASA) eta Zumarragako Udalak bisitariei harrera egiteko pertsonak kontratatzeko egiten duten ahaleginari eskerrak, gaur egun badago, bereziki udako hilabeteetan, izaten den turista kopuruari erantzutea.
G: Ba al dago Antiguako eliza ezagutzera emateko beste modurik?
E: Nire ustez azterlan oso bat egin behar litzateke plan turistikoei irtenbide orokor bat emateko helburuarekin. Gainera, badira beste jarduera batzuk Antiguako eliza ezagutzera emateko aukera eskaintzen dutenak, hala nola, irailean egiten den Antiguako Musikaldia, edota martxoan egiten den nazio mailako Abesbatza Lehiaketa.
G: Zein beste jarduera antolatuko zenuke zuk, orain egiten direnez gainera?
E: Esan dudan azterlan hori eginda atera daitezke jarduera berriak antolatzeko ideiak.
G: Nola ikusten duzue Elkartetik Zumarraga, bereziki alderdi kultural, sozial eta ekonomikoan?. Zein aldaketa aipatuko zenuke azken urteotan?.
E: Zumarragako herrian gorakada kultural, ekonomiko eta sozial haundia gertatu dela ikusten dugu. Kultura arlokoak aipatzeko, irailen egiten den Antiguako Musikaldia aipatuko genuke, 15 urtetan egin ondoren guztiz sendotua ageri dena; beste bat Antigua Abesbatzak lehiaketa dugu, oraindik berria baina arrakastatsua gertatu dena.
G: Zein proiektu dituzue gaur egun eskuartean? Antiguarekin zerikusirik duen lan berriren bat ezagutuko al dugu?.
E: Antiguako elizari buruzko liburu berri bat egiten ari gara, 1999ko martxoaren lehenengo igandean kaleratuko dena. Parrokiak bultzatutako lana da, eta egun horretan, Parrokiaren eguna denez, orduan emango dugu ezagutzera.
G: Zein etorkizun ikusten diozu elkarteari?.
E: Hala aitortu behar izatea gogorra bada ere, elkarteari ez diot etorkizun haundirik ikusten, batez ere, gazte jenderik ez datorrelako atzetik. Gaur egungo kideak urtetan aurrera goaz, eta jarraituko dutenak atzetik izatea nahi genukeen arren, eta beharrezko ditugun arren, ez datoz. Hortaz, aukera hau baliatuz, Zumarragako gazteei eskari hauxe egin nahi nieke, proiektu honi hel diezaiotela, elkarteko kide egin, eta etorkizuna ziurtatzeko ahaleginean partaide izan daitezela.
G: Zer izan nahi zenuen ume zinela?
E: Ezer berezirik ez.
G: Zer egitea gustatzen zaizu astia duzunean?
E: Mendian ibili, eta irakurri.
G: Zein ezagutzea gustatuko litzaizuke?
E: Ez dut aparteko zerarik.
G: Esateko moduko bizioren bat?
E: Txikiteoa gustatzen zait.
G: Bete gabeko amatsen bat?
E: Ez dut gogoan.
G: Maniaren bat?
E: Puntualtasuna.
G: Zer duzu nahiago, gaua ala eguna?.
E: Eguna.
G: Jakirik gogokoena?
E: Jateko moduko denak, baina araina bereziki.
G: Ardoa ala ura?.
E: Biak.
G: Zer da pertsonen artean gehien estimatzen duzuna?