Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

1998ko Abendua

Bitxikeriak

Espazioko hiria.- Hamalau urtetan prestatzen jardun ondoren, hemezortzi herrialderen artean, Estatu Batuak eta Errusia buru direla, Nazioarteko Hiria eraikitzen hasi dira Espazioan; eraikitzeko lanak 2005. urterako izango omen dituzte bukatuta.

Futbol zelai batek adinako azalera izango omen du -100 m- hiri berri horrek, 400 km.tara kokatua egongo omen da, eta grabitatea lurrak duena baino 10.000 aldiz txikiagoa izango omen da han.

Proiektu honek 3 bilioi pezetatik gorako inbertsioa eskatzen du, eta helburua da sei-zazpi pertsona bertan bizitzeko tokia egokitzea, bai astronautak bai zientzilariak, eta laborategiez gainera, egonaldia eroso samarra egingo lukeen zerbitzu-azpiegitura eraikitzea, hau da: komunak eta dutxak, jangela, egongela, logelak, e.a.

Aurrez esandako epeak betetzen badituzte, 2000. urtetik aurrera jarriko dira bertan bizitzen lehengo zientzilariak, eta hainbat ikerketa egiten hasteko moduan izango dira.

Gizakiak sekula izan duen egitasmorik haundiena da zalantzarik gabe, eta ziurrenera, beste proiektu garrantzitsu batzuren abiapuntua.

Badira ilargian bizitzen jartzen hasteko lehen pausoa dela uste dutenak, eta baita Martitzerako bidaiekin amets egiten hasi direnak ere.

Julio Verne batek ikusiko balu!

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net