"Desarrollos VIA LIBRE, S.L." enpresak herriko oztopo arkitektonikoak ezabatzeko Plan Berezia egiteko aurkeztutako proposamena onartu da, eta horretarako aurrekontuan atal berria irekitzea, 1.701.333.- pta.ko zenbatekoarekin, tokatzen den eran Kreditu Aldaketarako Espedientea tramitatuta.
· Caritas-ekin lankidetza hitzarmena sinatzeko erabakia hartu da, hartara Gutxiengo Etnikoei Laguntzeko Programa elkarren artean martxan jartzeko. Horretan hasi da lanean Ainhoa Etxabe gizarte laguntzaile berria.
· Formazio-Enplegu programako "Arotzia" izeneko ikastaroa egitea onartu da, guztira 9.000.000.- pta.ko aurrekontua duena, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailak emandako dirulaguntzaren bidez ordainduko dena.
· Hiru langile hartuko dira Udalaren liburutegian lau hilabetetan, egun erdiz lan egin eta informatizazioa egiteko. Kontuan izanik lan horretarako Udalak 513.469.- pta. jarri beharko dituela, eta aurrekontuan ez duela horretarako dirurik izendatuta, kredituak aldatzeko hurrengo egingo den espedientean zenbateko horrekin atal berria irekitzeko konpromisua onartu da.
· Zergabilketa exekutiboaz arduratzen den O.G.R. enpresarekin Udalak duen zerbitzu-hitzarmena 1999ko abenduaren 31a arte luzatzeko erabakia hartu da.
· Udaleko arkitektoak bere txostenean ezarritako baldintzak betetzekotan bada ere, onartu egin da Xabier Zubizarreta Isasmendi jaunak Construcciones Mauricio Arregui, S.A.ren izenean A-15 arean (Itzalon) 28 etxebizitza, garajeak eta lokalak egiteko aurkeztu duen Oinarrizko Proiektua. Aurkeztutako proiektuaren arabera horiek eraikitzeko aurrekontua 260.658.636.- pta. dira.
· Garaialde lizeoan gaineko aldeko espaloitik ura sartzen dela eta Urretxuko Udalak konponketa gastuak erdibana egitea eskatu du, lizeoko etxea bi Udalena erdibana baita. Konponketa gastuak, Urretxuko Udaleko Arkitektoak egindako balorazioaren arabera 1.110.909.- pta. izango dira, eta Zumarragako Udalak %50 jarri beharko luke. Zumarragako Udalak ez du onartu gastu horien erdia ordaintzerik, izan ere, eraikinaren erdia bada Zumarragarena baina espaloiarena ez.
Aginagako auzotarrekin eta Donostiako Gotzaitegiarekin lankidetza hitzarmena sinatu du Zumarragako Udalak Elizari erreteila egin, bolatoki zaharra bota, eta konposantuko nahiz "Oleta" elkarteko sarrerak hobetzeko. Lanak auzolanean egin eta kudeatuko dira eta Gotzaitegiak berriz, Eliza inguruko sailak herriari lagako dizkio auzoko beharretarako azpiegitura antolatzeko, aparkalekua dela edo behar denerako.
· Udalaren Informatika Zentroa kudeatzeko Zumarragako Udalak Inforline, C.B. enpresarekin duen zerbitzu hitzarmena urtebete luzatzeko erabakia hartu da, hau da 1999ko abenduaren 31ra arte. Udalak egingo duen ekarpena, berriz, eguneratu egingo da 1998an egindako ekarpenari KPIren indizea aplikatuta.
Udalaren lokalak garbitzeko ECLAT LIMPIEZA, S.A. enpresarekin sinatutako zerbitzu hitzarmeneko prezioak eguneratu egin dira, KPIren indizea aplikatuta.
· Hilerrian, hobi publikoetan 1984an eta 1985ean lur emandako gorpuak ateratzeko erabakia hartu da, guztira 45 gorpu.
· Sevillako Lebrija herria ezagutzen izan dira hainbat herritar, bi herrion arteko kultur harremanetan sakontzeko helburuarekin. Hemendik joandakoen artean izan dira Antzinako Ama tistulari taldekoak, Zumarragako trikitixa eta Udaleko hainbat ordezkari. Hango egonaldia eta jasotako tratua benetan izan dira onak.
· Zumarragako INEMen bulegoari lan eskaintza aurkeztu zaio Zumarragako Udalerako Administrai bat eta beste administrari laguntzaile bat hauta ditzan. Langile horiek aldibaterako hartuko ditu Udalak, hain zuzen ere haurdun dauden Edurne Arana eta Antxine Ladrón udal langileen ordezkotza egiteko, haurra izan eta baja hartzen dutenean.
· Irune Zuazolazigorraga Gizarte Laguntzailearen ordezkoa hautatzeko lanei ekin zaie, izan ere sei hilabetez haurdun baitago eta bajan.
· Argixao auzoa konpondu eta txukuntzeko obren 5. Ziurtagiria eman da ontzat. Oraindik ere azken likidazioa egiteke badago ere, dagoeneko 44.941.634.- pta.ko gastua egin da, BEZ barne dela.
· Udal Batzarrak Euskara teknikari lanpostua sortzeko erabakia hartu du, eta barne sustapeneko sistemaren bidez betetzea.
· Udal Batzarrak Zergabilketako administrari lanpostua sortzea erabaki du, eta lehiaketa-norgehiagoka libreaaren bidez betetzea, 1999an egingo den lan eskaintza publikoaren barruan.
· Udal Batzarrak herritarrak atenditzeko administrari lanpostua sortzeko erabakia hartu du, eta barne sustapeneko sistemaren bidez betetzea.
· Udal Batzarrak 1999ko lan eskaintza publikoa erabaki du, eta bertan sartzea Liburutegiko Arduradun lanpostua eta Arkitekto lanpostuak betetzeko deialdiak, orain bertan lanpostu horiek aldibaterako baitaude beteta.
· Langilego batzordeak emandako iritzia kontuan hartuta Udalak Gizarte Laguntzaile lanpostu berririk ez sortzea erabaki du.
· Garaialde lizeoko obren likidazioa eman da ontzat, guztira 17.526.545.- pta. egiten duena. Zenbateko hori Urretxu eta Zumarragako Udalok ordainduko dugu erdibana, bakoitzak 6.265.772.- pta. hain zuzen ere, izan ere, kontuan izan behar baita, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak 4.995.001.- pta.ko dirulaguntza eman duela.
· Euskara ikastaroetako dirulaguntza eman zaie Mª Sol Benito Maestre, Ramon Garcia Carrasco, Amaia Galvez Itarte eta Mailo Gaztañaga Azpiazuri; guztira 93.016.- pta. jaso dituzte denen artean.
· Azaroaren 21ean, Udaletxeko Areto haundian haurrek bozketa egin zuten, eta Euskadi enparantzan jaia, Euskal Herriko UNICEF batzordeak antolatutako "Haurren ahotsa" kanpainako ekitaldien barruan. Ekitaldi horien helburua "Haurren eskubideen aldarrikapena" ezagutzera eman eta betearazteko pausoak ematen joatea zen.
· NECSO ENTRECANALES CUBIERTAS, S.A. enpresari eman zaizkio "Zelai Ariztiko lokala Antzokitarako egokitzeko" propiektuko lehenengo faseko lanak, guztira 104.349.192.- pta.tan (BEZ barne) egitekotan.
· Udal tasak ordaintzen laguntzeko programaren barruan, 82 onuradunei eman zaizkie laguntzak, guztira 1.347.918.- pta., uraren, estolderiaren, kanaloien eta zaborbilketako tasen ordainketarako.
· Eusko Jaurlaritzako Kultura sailarekin lankidetza hitzarmena sinatu da Udal Liburutegiko agirietara iristea erreztu eta horien zabalkunderako sistema sortu eta egunean izateko.
· Eskualdean Justizia adminsitrazioak eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko helburuarekin, horien ardura beregain duten agintariei honako eskariok egiteko erabakia hartu du Udalak: a) Zigor Epaitegien eskumeneko auzietan, auzi penalen epaiketak egin daitezela espedientea bideratu den epai barrutiko hiriburuan. b) Epai barruti bakoitzeko Auzialdi eta Argibideetarako epaitegietan Ministerio Publikoko ordezkari bat edo bi egon daitezela beti. c) Auzi barruti bakoitzeko Auzialdiko Epaitegietan eratu daitezela lantalde psiko-sozialak, hartara gaztetxoen eskubideak bermatuko duen zerbitzu publikoa emateko.
· Udal Arkitektoari Iparragirre hiribideko 4. zk.an Udalak dituen lokalak baloratzeko agindua eman zaio, eta Ogasun batzordeari bideratu dezala ondasun horiek saltzeko espedientea.
· Alaska tabernari zigor espedientea irekitzeko erabakia hartu da, ixteko ordua ez zuela errespetatu eta. Espedientearen arduraduna Jose Luis Agirre Maidagan zinegotzia izango da eta idazkaria Mariano Cantalapiedra Luzuriaga.
Abenduaren 4tik 19ra bitartean Santa Lutzitako feria antolatzeko sei langile hartu ditu Udalak, peoiak erakustoki nahiz saltokiak jarri, jaso eta horrelako ekitaldi garrantzitsuak sortzen dituen eginbeharretan laguntzeko.
· Udal langileak diren Jose Angel Garcia Vara, Ramon Iturrioz Artola eta Jose Antonio Mendizabal Gorostegi jaunei beren laspostuko ordainsarien %30 gehiago ordaintzeko erabakia hartu du Udalak, beren eginkizunetan sortutako beharrei erantzuteko eskaini behar izaten duten dedikazio bereziaren ordainetan.
· Mariano Cantalapiedra Luzuriaga udal langilea Udal Letratu izendatzeko erabakia hartu da, udaleko hirigintza jardunaren ondorioz sor daitezkeen auzi guztietan Udalaren interesak defenda ditzan zein nahi epaitegitan, eta Udalaren interesak defenda ditzan zein nahi arrazoi medio Zumarragako Udalari galda dakizkiokeen erantzukizun zibilen aurrean. Ardura horien ordainetan EFAPEBAE ituneko bi maila gehiagoko ordainsaria jasoko du, hau da, 24a, 1998ko abuztuaren 1etik kontatzen hasita. Bestetik, erabaki hau Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Administrazio Publiko sailari jakinaraziko zaio, hartara, 1998ko urriaren 30ean hainbat informazio osatzeko egin zigun eskariari erantzuna emanez.
Buzkantza lehiaketa egiteko aurrekontuari oniritzia eman zaio, 1998. urtekorako 764.807.- pta izango dena.
· Aurtengo Santa Lutzitako feriaren egitaraua eta aurrekontua eman dira ontzat, eta horien arabera, 2.664.792.- pta.ko gastua izango du 1998ko feriak.
· Angeles Orozco Ballesteros, Soraya Martinez eta Eva Martinez Orozco andereek Artiz auzoan 22 eta 24 zenbakiekin izendatutako etxearen ataria Zumarragako Udalak bereganatu aurreko egoerara bihurtzeko egindako erreklamazioa dela eta, gaiari buruz Udalak bideratutako espedientearen jatorrizkoa bidali zaio epaileari, agiri guztiak bana banan behar bezala kautotuta; Rosa Alday Mendizabal eskuordeko izendatu da udal interesak defenda ditzan Mariano Cantalapiedra Luzuriaga udal letratu jaunaren zuzendaritzapean.
· Jose-Antonio Alústiza Usandizaga jaunak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (4383/98-1 zk.) Zumarragako Udal Batzarrak 1998ko uztailaren 20an Mendizabal poligonoko sail bat erabilera publikotik desafektatu eta azalera eskubidea Gotzaitegiari lagatzeko hartutako erabakiaren aurka, erabaki hori bertan behera gelditzeko eskaria eginez. Epaileak eskatu bezala, espedientea bidali zaio eta Rosa Alday Mendizabal eskuordeko izendatu da udal interesak defenda ditzan Mariano Cantalapiedra Luzuriaga udal letratu jaunaren zuzendaritzapean, adieraziz ez dagoela ados erabakia bertan behera uzteko egindako eskariarekin.
- Euskal Herriko Justizia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak ez du ontzat eman erabakia bertan behera uzteko egindako eskaria.