Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

2000ko Abuztua

Halako batean gertatua

1925ean, Udal Estatutuaren 170. artikuluaren babesean, ahalegin bat egin zen Zumarragako ur-zuzkidura zerbitzua monopolio gisa eratzeko udal mailan, eta horretarako espedientea abiatu zen. Lehenbiziko akordioa hartu ondoren (1925eko martxoaren 28an hain justu), inongo sozietatek ez inongo partikularrek ezin zuen ur-zuzkidurarik eskainik, Udalari beharrezko baimena eskatzeke. Zerbitzu hau udalaren eskura igarota, eta komeni zen sistemaren bidez, Udalak enpresa edo erakunde bat izendatuko zuen, ur-zuzkidura gauzatzeko. Horretarako, Udalak batzorde bat izendatu beharko zuen.

Batzorde honetarako gonbidatu zituzten Wenceslao Agirrebengoa, Domingo Agirrebengoa, Donostiako injineru eta arkitektoa baitziren hurrenez hurren, eta Bergarako peritu Santiago Madariaga jauna; hauez ostean, udaleko bertako zenbait zinegotzi ere izan zen. Batzorde honek Udalari proposatuko zizkion memoria, planoak, proiektua, kostuen aurrekontua, eta abonatuek ordaindu beharreko tarifen aurrekontu bat, azken lau urteetako udal fondoen balantzearekin eta ordura arte zerbitzua zein egoeratan zegoen adierazteko estatistika-datuekin batera.

Espediente hau nahastu egin zen herriko ur-zuzkidura zabaltzeko lanekin, eta azkenean, urte horrexetan bertan amaitu zen, 1925eko urriaren 3ko bilkurak hartu zuen erabakiaz.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net