Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

2000ko Abuztua

Udal Jarduera

Antioko deposituko lanak Construcciones Jorge Martín Nieto S.L.ri esleitzea erabaki da; obra hauen prezioa 10.950.000.- pezetakoa izango da, BEZ barne (65.810,93 euro alegia). Azken orduko hainbat gorabeheraren eraginez, enpresa berari esleitu zaio proiektu osagarri bat, 3.483.017.- pezetakoa berau, BEZ barne (20.933,35 euro).

- Elorriagako deposituko lanak, inguru horretako baserriei eta San Kristobal Auzoko Adingabekoen Zentroari ura ematekoak, Aguas del Norte, S.A.ri esleitzea erabaki da; obra hauen prezioa 16.097.653.- pezetakoa izango da, BEZ barne (96.748,84 euro).

- Baimena eman da Oruezabaletako sakonunea Industrialdeko lanen 3. faseko obretatik ateratako lurrez erabat betetzeko. Betelan hau fase bakarrean zertuko da, eta Altuna y Uria S.A.k burutuko du, 6.583.150.- pezetako aurrekontuaz (39.565,53 euro); dena den, Udal Arkitektoak eta Udal Injineru Aholkulariak emandako txostenetan jasotakoaren arabera burutuko da prozesu hau.

- EOSAri baimena eman zaio Hiri Antolaketako Arauetako A-32B Eremuan dituen bere jabetzako sailetan berdintze lanak burutzeko; hauen kostua 23.705.172.- pezetakoa izango da (142.470,95 eurokoa), eta beti jo beharko da Udal Arkitektoak emandako txostenean jasotakora.

- J.M. Iparragirre Institutuari 200.000.- pezetako dirulaguntza bat ematea erabaki da (1.202,02 euro), eskaintzen dituen zerbitzuak areagotu beharrak eragindako kostuak estaltzeko.

- Antioko deposituaren ondoko txabola legeztatzeko Jose Mª Intxausti jaunak egin duen eskariari ezetza eman zaio, ez baitzaio gai honetan indarrean den arautegiari moldatzen. Gizarte arloan bere eginkizuna betetzen duten hurrengo Elkarte edo Talde hauei dirulaguntza ematea erabaki da:

  • AGUIFES 150.000.- Ptas.
  • ASKAGINTZA 150.000.- Ptas.
  • ATECE 50.000.- Ptas.
  • ATZEGI-TXOLARTE 75.000.- Ptas.
  • GURUTZE GORRIA 150.000.- Pta.
  • DENON AMETSA 150.000.- Pta.
  • ODOL-EMAILEAK 75.000.- Pta.
  • EILUZ 150.000.- Pta.
  • KILIMATRAKA 50.000.- Pta.
  • MAIRI 150.000.- Pta.
  • OTZADAR ZENTROA 50.000.- Pta.
  • SINDROME X FRAGIL ELKARTEA 50.000.- Pta.
  • URGADIEL 150.000.- Pta.
  • GIZAKIA HELBURU 75.000.- Pta.
  • Guztira 1.475.000.- Pta

- Bisasti AEK Euskaltegiari 465.500.- pezetako (2.797,71 euroko) dirulaguntza bat ematea erabaki da, eskaintzen dituen zerbitzuetako gastuei aurre egin ahal izan diezaien. - Esteban Orbegozo Pasealekua atzera hiritartzeko lanen 1. fasea enkante bidez kontratatzea erabaki da; lizitazio-oinarria 43.411.538.- pezetakoa izango da, BEZ barne (260.908,60 euro).

- Onartu egin da astean 35 lanordu izatea; ondorioz, 2000.eko ekitaldian 1.592 lanordu izango dira.

- Ontzat eman da Udaltzainburuak trafikoari buruz egindako txostena, eta dagoeneko abiatu da "Zumarragako trafikorako proposamenak" leloan oinarritutako informazio kanpaina bat. Honekin batera, egungo eremu urdinei eta sistema hau beste kale batzuetara zabaltzeko aukerari buruzko azterlan bat burutuko da.

- Bere jarduera kultura, gazteri eta aisialdiaren esparruan burutzen duten hurrengo elkarte edo talde hauei dirulaguntza ematea erabaki da:

  • ZUMARRAGAKO MUSIKA BANDA 4.100.000.- Pta.
  • GOIARGI ABESBATZA 350.000.- Pta.
  • KIMETS ABESBATZA 200.000.- Pta.
  • IRRINTZI DANTZA TALDEA 400.000.- Pta.
  • LA SALLE LUDOTEKA 450.000.- Pta.
  • KILIMATRAKA D. LIBREA 50.000.- Pta.
  • BAILE ALBERO 50.000.- Pta.
  • LUZ IRRATIZALEAK 100.000.- Pta.
  • BELOKIKO GURUTZEAREN LAGUNAK 60.000.- Pta.
  • ALDAKETA FILATELIA ELKARTEA 35.000.- Pta.
  • GURUTZE GORRIA 400.000.- Pta.
  • LA SALLEREKIKO HITZARMENA 800.000.- Pta.
  • Guztira 6.995.000.- Pta.

Auzitegietako berriak:

- Administrazioarekiko auzietarako Donostiako 2. Epaitegiak epaia eman du 112/99 errekurtsoan. Errekurtso hau Francisco Expósito Rueda jaunak eta Mª Ascensión Heras Moreno andreak jarri dute, Gipuzkoako Derrigorrezko Desjabetzeetarako Lurralde Auzitegiak 1999ko uztailaren 3an hartutako erabakiaren aurka; izan ere, erabaki honek argitu zuen Zumarragako Hiri Antolaketako Arauetako A-16.2 Eremuko proiektuko 5 zk.ko finkarentzat finkatutako balio justua, aipatutako errekurtsoa ezetsiz eta alderdiei esku emanez apelazio errekurtso arrunta jartzeko.

- Gipuzkoako Entzutegi Probintzialak epaia eman du 1180/99 zk.ko apelazio errekurtsoan. Errekurtso hau Ministerio Fiskalak eragin du. Aipatutako epaiak oso-osorik berretsi du Donostiako 3 zk.ko Penaleko Auzitegiak, 1999ko irailaren 22an, eta Anton Arbulu Ormaetxea alkate-ohiari leporatzen zioten desobedientzia delitutik libre utziz, emandako epaia.

- Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiak erabaki du 1839/97-3 errekurtsoko autoak botazio eta epaiaren zain lagatzea. -Errekurtso hori Restituto Martínez, S.A. merkataritza-erakundeak jarri zuen 1997ko otsailaren 3an udalak hartutako erabakiaren kontra, hain zuzen Artiz auzoan kokatutako establezimendua itxi izanagatik eragindako kalteengatiko kalte-ordainik ez dagokiola zioenaren kontra.

- Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiak erabaki du 576/97-2 errekurtsoko autoak etetea. Errekurtso hori Jose Antonio Alustiza Usandizaga jaunak jarri zuen, 1996ko abenduaren 9an Udalak hartutako erabaki baten kontra. Izan ere, erabaki honek onartu egin zuen Udalaren eta Donostiako Apezpikutegiaren arteko Hirigintza Hitzarmena, Hiri Antolaketako Arauetako 31. Eremuari buruzkoa. Errekurtsoko autoak etenik, Auzitegiak alderdi desberdinak entzungo ditu, defentsek ere eskatu baitute auto horiek eranstea zio bera dela-eta tramitatzen ari den 514/98 errekurtsokoei.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net