Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

2000ko Apirila

Garai batean gertatuoak

Zumarragako Udal Osoko Bilkurak, 1900eko irailaren 29an, Arte eta Lanbide Eskola sortzea erabaki zuen. Herriko gazteek aukera zezaketen irakaskuntza teoriko-praktikoaren arloan ekipamendu hobea izatea zen eskolaren helburua.

Erabakia hartu eta hurrengo egunean Alkateak egindako adierazpenaren arabera, prestakuntza hori lortzeko beste herri batzuetara joan behar izatea saihestu nahi zuten udal karguek; izan ere, aukera horretaz balia zitezkeen familientzat aurrezki handia sortuko zen batetik, eta bestetik, ordura arte aukerarik izan gabeko familiek aurrerantzean izango zuten prestakuntza hori eskuratzeko modua.

Arte eta Lanbide Eskolak herriko Eskola Publikoetan izango zuen egoitza, eta bertan irakasle bat, hurrengo urriko zortzitik aurrera klaseak eskaintzeko. Honek emandako eskoletan aritmetika praktikoa, algebrako kontzeptu erabilgarriak, marrazketa lineala, apaintzeko marrazketa, eta mekanika ikasgaiak landuko ziren.

Klaseak urte osoan zehar eskaintzen zituzten. Astegunetan, goizeko 11etatik 12ak arte neskentzat, eta mutilentzat, berriz, urritik otsailera arte arratsaldeko 4,30etatik 5,30ak arte, eta martxotik irailera arte arratsaldeko 5etatik 6ak arte. Helduek, aldiz, gaueko 7,30etatik 9ak arte izango zuten aukera, baina bakarrik urritik martxora bitarteko hilabeteetan (biak barne).

Eguneko txandako matrikula-prezioa pezeta eta erdia izango zen, eta gaueko txandako matrikula-prezioa, berriz, bi pezetatakoa.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net