Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

2000ko Apirila

Aurkezpena

Udal Aldizkariaren oraingo ale hau zazpigarrena dugu, eta milurtekoaren azkena den 2000ko urtearen lehen hiruhilekoan zehar gure herrian hainbat arlotan gertatutakoa ageri zaigu bertan.

Aurten izandako gauzarik garrantzitsuenetako bat, orain artean behintzat, Hauteskunde Orokorrak izan dira, dagoeneko denok ezagutzen ditugun emaitzak izan dituztenak; gure herriari dagozkionak Aldizkariaren ale honetantxe daude jasota, 1996an egindakoekiko alderaketa moduko batez.

Konturik aipagarrienen artean adieraz dezakegu garai bateko Zelai-Arizti zinearen lokala berregokitu eta Eskualdeko Antzoki gisa moldatzeko lanak martxa onean doazela; izan ere, dagoeneko amaitzear dago 1. fasea.

Osterantzean, Udal Hilerriko Zerbitzu Eraikina egokitzeko eta handitzeko lanak ere amaitzear daudela esan behar. Urte honetan zehar, udal erabakiek horixe adierazten dute eta, azpiegitura lan garrantzitsuak burutuko dira ur kontuetan, bi udal depositu berri izango baitira, hiritarrei ematen zaien zerbitzua beti hobetzeko ahalegin horretan inondik ere.

Gainera azpimarratu beharrean gara hainbat etxebizitza-eraikin altxatzen ari direla herrian, ekimen pribatuaren eskutik. Hauen bidez, erantzun egokia eman ahal izango zaio herrian den eskariari.

Bestalde, eta abenduko alean beste zerbait adierazi arren, denbora arazoak direla eta ezinezkoa izan zaigu Aldizkari honetan atal berririk sartzea. Edonola ere, agindutakoa urte honen barruan betetzeko ahalegin handia egingo dugu, irakurle ditugun edo aurrerantzean irakurle izan ditzakegun guztientzako aldizkari atsegin eta interesgarria osatzearren.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net