"Ezkortasun existentziala" oso kontu ezaguna zaigu, Arthur Bloch-i eta bere Murphyren Lege famatuari esker (zerbait gaizki atera baldin badaiteke, ziur egon, gaizki aterako da ... edota tostada beti-beti gurina emandako aldera erortzen den kontu hori).
Gure irakurleei barre txiki bat eragitearren, lege sorta bat aukeratu dugu, eguneroko bizimoduan gertatzen baitzaizkigu. MCLAUGHRY LEGEA, APARKALEKUARI BURUZKOA: Oinez zoazenean makina bat toki ikusiko duzu kotxea aparkatzeko.
Kotxez zoazenean, berriz, alerik ere ez. EVANS LEGEA: Mundu guztia sutan jartzen denean lasai segitzen baldin baduzu, arazoa ulertzen ez duzun seinale.
YLLI LEGEA: Ile-mozketa zenbat eta itsusiagoa izan, hainbat eta motelago haziko zaizu ilea. EKIPAJEARI BURUZKO OINARRIZKO PRINTZIPIOA: Jartzen zaren garraio-zinta dena dela, zure ekipajea beste batetik helduko da.
WINFIELDEN AXIOMA, HELBIDE BAT ADIERAZTEKO ARTEARI BURUZ: Bidean galtzeko arriskua "ez duzu galtzerik" esan dizuten aldi-kopuruarekiko zuzeneko proportzioan dago.
BELLEN TEOREMA: Gorputz bat uretan murgiltzen denean, telefonoak jotzen du.