Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

2000ko Apirila

Udal Jarduna

Onartu egin da kultur eta gazte talde eta elkarteei dirulaguntzak emateko Ordenantza; honen helburua Zumarragan kultura, gazteri eta aisialdiarekin lotutako programak eta jarduerak garatzea da.

Onartu egin da Gipuzkoako Hezkuntza Konpentsatorioko eta Prestakuntza Okupazionaleko Kontsorzioarekin izenpetu beharreko Hitzarmena; honen bidez aurrera eramango da arrisku egoeran dauden adin txikiko eta gazteei zuzendutako Inguru Zabaleko Programa.

Onartu egin da Zumarragako Udal Hilerriko Zerbitzu Eraikina Berregokitzeko eta Handitzeko Lanen kontratua UTE ZUMARRAGA delakoak PROYECTOS Y CONTRATAS EKIMEN-LAN, S.L.ri lagatzea.

Promociones Suquia, S.L.ri baimena eman zaio Kalebarren, 30eko eraikina botatzeko.

Itarte Etxeko erreteila lanen kontratua esleitzea erabaki da; obra txikiei dagokien prozeduraz burutuko da esleipena, 2.000.000.- pezeta inguruko aurrekontuaz (12.020,24 euro), eta lau enpresari eskatuko zaie aurrekontua, ondoren kontratua behin betiko esleitu arteko izapide guztiak betez.

GAVI, C.B. eta ISTEDOA zerbitzu-enpresekin sinatutako kontratuak uztailera arte luzatzea erabaki da; bide batez, %2,9ko igoera aplikatuko zaie, KPIrekin bat hain zuzen. Gainera, adierazi behar da udalaren asmoa dela Kiroldegiaren kudeaketa lehiaketara ateratzea, bai oso-osorik bai zerbitzuka.

Ezetsi egin da Euskal Herritarrok-en Udal Taldeak aurkeztutako alegazioa, Parroki Eraikina altxatzearren Hiri Antolaketako Arauetako 6E-2 lurzatiaren gaineko azalera-eskubidea Apezpikutegiari doan lagatzeko espedientearen baitan aurkeztua alegia.

S NECSO ENTRECANALES Y CUBIERTAS, S.A.ri hiru hilabeteko luzapena ematea erabaki da, hain zuzen ere antzoki eraikina egokitzeko lanen 1. fasea amaitzeko. Lan hauek, edonola ere, 2000ko maiatzaren 22rako amaitu beharko dira.

Geriatrikoari 1.084.600.- pezetako (6.518,58 euro) dirulaguntza bat ematea erabaki da, ikuzgailu industrial bat erosteko..

S Javier Ibarzabal Pérez jauna izendatu dute, udalak Sortu-2, S.A.ren Batzar Nagusian izango duen ordezkari.

Auzitegietako berriak:

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman du 1245/96 errekurtsoan; Eusko Jaurlaritzak jarri zuen errekurtso hau, Gobernu Batzordeak 1996ko urtarrilaren 2an hartu zuen erabakiaren aurka. Izan ere, erabaki honek ezetsi egin zuen Antxinako Ama Eskualdeko Ospitaleari igorritako IBI ordainagiri baten aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzari arrazoia emanez bide batez, ulertzen baitzuen zerga horretako subjektu pasiboa ez dela Eusko Jaurlaritza, baizik eta Gizarte Segurantzaren Altxortegi Nagusia.

Gipuzkoako Probintzi Entzutegiak epaia eman du Ministerio Fiskalak jarritako 1180/99 Apelazio Errekurtsoan; epai berriak oso-osorik berretsi du Donostiako Penaleko 3. Epaitegiak 1999ko irailaren 22an emandako epaia, Anton Arbulu Ormaechea alkate ohia desobedientzia delituan absolbitu zuena.

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak botaziorako eta epaitzarako utzi ditu autoak, 1997ko otsailaren 3an udalak hartutako erabakiaren aurka Restituto Martínez, S.A. merkataritza-sozietateak jarri duen 1839/97-3 errekurtsoan; izan ere, udal erabakiak zioenez, sozietate horri ez dagokio inolako kalte-ordainik Artiz Auzoan kokatutako establezimendua itxi izanagatik.

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak, 576/97-2 errekurtsoan autoak etetea erabaki du; errekurtso hau Jose Antonio Alustiza Usandizaga jaunak jarri zuen, Udalak eta Donostiako Apezpikutegiak Hiri Antolaketako Arauetako 31. Eremuari buruz egindako Hirigintza Hitzarmena onartuz 1996ko abenduaren 9an udalak hartutako erabakiaren aurka; autoak etetearen arrazoia alderdiei entzutea da, alderdion defentsek auto horiek metatzea eskatu baitute zio bera dela-eta tramitatzen ari den 514/98 errekurtsokoei.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net