Duela 100 urte eman zen ezagutzera Ignacio Belaustegi Iturberen Zumarragako herriaren historia, eta bere seme ospetsuen bizitza euskaraz nahiz gazteleraz. Lan horren euskarazkoak lehen saria jaso zuen Gipuzkoako Lore Jokoetan, 1899an. Lanaren edukia dela eta, aipa dezagun herriko hainbat seme-alaba ospetsuri buruzko azterketa, guztiok ezagunak ditugun batzuenaz gainera, honakoonak: Juan de Abarizketa, Alzolatarrak, Maria Aranzadi eta Martin Gurrutxaga. Horietakoren batzuk Iñaki Linazasaro prestatzen ari den liburuan ere azalduko dira. Duela berrogeita hamar urte "Editorial Gran Capitán" argitaletxe madrildarrak, "Milicia de España" sailean Legazpi izeneko liburua eman zuen argitara, José Sanz Diaz jaunak idatzia, Zumarragan jaiotako gizon ospetsua zer izan zen azaltzen duena. Liburu horren kopia bat Luis Mª Garin jaunak ekarri du udaletxera.