Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

1999ko Apirila

Aurkezpena

Bost hilabete dira Zumarragako Udalak web orriaren aurkezpen ofiziala egin eta Udal Aldizkari hau martxan jarri zuela. Hortaz, eta gogoan izanik bitarte horretan 1998ko urtea bukatu eta 1999koa ere aurrera doala, garaia da, agian, hasieran izendatutako helburu haiek betetzen ari garen aztertzen hasteko.

Hasieran zenbait arazo gertatu dira, batez ere hainbat informazio eguneratu ez, eta sortarazi ditugun eragozpenak direla medio -esate baterako tren ordutegia aldatu eta guk eguneratu ez- baina uste dugu bide onetik ekin diogula gure herria nahiz bertako biziohiturak ezagutzera emateko ahaleginean. Hala adierazi digute, behintzat, batetik eta bestetik informazio eske deitu digutenek; eta bidezkoa da aitortzea, esanaz gainera, zenbaitek ideia berriak ere eskaini dizkigula, bai zein informazio eskaini beharko genukeen esanez, bai informazioa aurkezteko moduari buruz.

Bide onetik goazela uste izan arren, ordea, hutsuneak ere antzeman ditugu, batez ere, herriko hainbat talde eta erakunderen partehartzerik ez baita ikusten. Uste dugu horien ekarpenak eta egiten duten lanaren berri web orri honetan txertatzeak asko lagun dezakeela herrian beste kultur giro bat sortzen. Nahiko genuke aurrerantzean gure eskaintza kontuan hartuko balute, eta gogorarazi, prest gaudela iradokizun guztiak entzuteko.

Bestetik, aurtengoa hausteskunde urtea izango dugu, eta dagoeneko antzematen hasita gaude, baita Eztabaidarako Foroan ere, herritarrok izan duzuen partehartzean. Hortaz, saiatuko gara hauteskundeak herrian eskaintzen duena zabaltzen, informazio zehatza ematen, ahal badugu ale berezi baten bidez, alderdi bakoitzaren programak jasotzen duena azaltzen, eta aukerarik badugu, hautagaien perfila ezagutzera ematen. Haustekunde gaiarekin hasi garenez gero, esan, oraingo alkatea, Anton Arbulu Ormaechea jauna ez dela berriz hautagai izango, berak aditzera eman duenez, bukatutzat ematen duelako bere jardun politikoa, eta bere lanbideari ekin nahi diolako berriz.

Gure asmoa da, eguneroko lanean saiatuta, geure buruari ezarri dizkiogun helburuak betetzen joatea, hau da, herritarrok egiten dizkiguzuen eskariei erantzuten jarraitu, eta kanpotarrei gu hobeto ezagutzeko aukera eskaini.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net