- Zenbat ibilgailu daude Zumarragan?.- Aurtengo ekitaldirako egin den ibilgailuen erroldaren arabera, herrian 4.111 ibilgailu daude alta emanda, hau da ibilgailu bat 2,5 biztanleko.
- Udal liburutegia.- Liburutegiko arduradunak egindako txostenaren arabera, 1998ko urteko ihardunaren emaitzak honakook dira:
Irakurleak: Eguneko bataz bestekoa: 97 lagun (61 heldu eta 36 ume) Urtekoa: 21.773 lagun (13.778 heldu -%63- eta 7.995 ume -%37-)
Maileguak: Eguneko bataz bestekoa: 34 liburu (15 euskeraz eta 19 gazteleraz)
Urtekoa: 7.701 liburu (3.347 euskaraz -%43- eta 4.354 gazteleraz -%57-)
Hamalau urtez behekoak batez ere euskarazko liburuak irakurtzen dituzte, eta hogei urtez gorakoak gaztelerazkoak.
Asistentzia: Hileko bataz bestekoa: 1.979 lagun.
Asistentziarik haundiena: azaroan, 2.324 lagun.
Asistentziarik gutxiena: abendua, 1.705 lagun.
Maileguak Hileko bataz bestekoa: 700 liburu.
Mailegurik gehiena: azaroa, 981 liburu.
Mailegurik gutxiena: urtarrila, 445 liburu.