Saltar al contenido.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Kultura [Aldizkaria]

1999ko Apirila

Udal Jarduna

Etxeetara ura eramateko zerbitzua kobratzeko fakturaren eredu berriari oniritza eman zaio, eta Udalaren Ur Zerbitzua-Aguas del Norte, S.A. enpresak beregain hartuko du eredu berria martxan jartzeak eragingo duen gainkostua.

Eskola Kiroleko 97/98 ikasturteko dirulaguntzak banatzeko erabakia hartu da, eta honako kopuruak jasoko dituzte ikastetxeek:

Ikastola dirulaguntza
Lourdesko Ama Ikastola 809.524 peseta
Escuelas Legazpi 714.286 peseta
Gainzuri 190.476 peseta
Zelai-Aritzti 95.238 peseta
Iparraguirre 190.476 peseta
Guztira 2.000.000 peseta

Etxeberri auzora sare orokorretik gasa sartzeko proiektuari oniritzia eman zaio. Proiektuaren arabera 360 metroko sare berria izango da eta 6.030.765.- pta.ko aurrekontua du.

Foru Aldundiko Kultura eta Euskara departamentuko diputatuari, Koruko Aizarnari idatzi bat bidaltzeko erabakia hartu da, San Telmoko museoko biltegian jasota dagoen Migel Lopez de Legazpiren margokia ARTELEKUko teknikariek konpondu, Zumarragara ekarri, Legazpi dorretxean jarri eta zumarragatar guztiek bertan ikusi ahal izan dezaten, egin beharreko gestioak egin ditzan. Margokiaren egilea zein den ez dugu ezagutzen, baina Angel Cruz Jaka Legorburu ikerlari herritarraren iritziz Juan Luna Novicio pintatzaile filipinarrarena da. Oniritzia eman zaio Eitzan, Arau Subsidiarioetako A-40 Arean 18 etxebizitza, ganbarak eta garajeak egiteko Oinarrizko Proiektuari. Eraikuntza lanek 115.000.000.- pta.ko aurrekontua dute, eta onartzeko erabakian ezarritako baldintzak honakook dira: eraikitzen hasi aurretik idatzi eta aurkez dezatela exekuzio proiektua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritzaren txostenak ezarriko dituen baldintzak bete ditzatela. Infor-Line enpresak eskainiko dio Udalari aurrerantzean, sei hilabete eta astebeteko epean (1999ko otsailaren 1etik 1999ko abuztuaren 6ra bitartean) informatika arloan behar duen laguntza teknikoa. Hitzartutako zerbitzuak orduko 2.250.- pta.ko prezioa du (BEZ barne), eta guztira 1.869.150.- pta.ko kostua.

Piedad kaleko 4.zk.ko etxearen jabeari, bi hilabeteko epean eraikina eraisteko agindua eman zaio. Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarte eta erakundeei dirulaguntzak banatzeko irizpideak finkatzen dituzten Oinarriak onartu dira. ISO 9000 araudia betetzeko beharrezko diren tramiteak hasteko erabakia hartu da, 1.700.000.- pta.ko aurrekontua duen proiektua hain zuzen ere. Egitasmo horren helburua da kaleetan ditugun oztopo eta desegokitasunak aztertu eta konpontzea. Antzibar Construcciones, S.A. enpresari agindu zizkio Argixaoko futbol zelaiaren aldameneko zelaitxoa konpontzeko lanak, 513.157.- pta.ko (BEZ barne) prezioan egitekotan.

Ispilla kiroldegiko hainbat zerbitzu eskaintzen dituzten GAVI,C.B. eta ISTEDOA enpresekin Zumarragako Udalak dituen zerbitzu hitzarmenak eguneratzeko erabakia hartu da.Urteko hitzarmenaren prezioari 98ko KPIren igoera ezarriko zaie, hau da %1,4. Herriko hilerriko zerbitzu eraikina egokitu eta haunditzeko proiektua onartu da. Onartutako proiektuaren arabera 118 hilobi prefabrikatu berri jarriko dira eta hezurrak erretzeko labea ere bai, guztira, BEZ barne dela, 27.364.044.- pta.ko aurrekontuarekin. Oniritzia eman zaio Fomentoko Ministeritzarekin Zelai Arizti Antzokiko obrak finantziatzeko sinatzekoa den Lankidetza hitzarmenari. Lankidetza hitzarmen horren arabera, Ministeritza horrek obren %50 ordainduko du, hau da, 167.000.000.- milioi pezeta, hiru aurrekontu ekitalditan banatuta: 1999ko ekitaldian 50.000.000.- pta.; 2000koan 50.000.000.- pta.; eta 2001koan 67.000.000.- pta. Kultura arloko erakundeei honako dirulaguntza hauek emateko erabakia hartu da:

Elkartea Dirulaguntza
Musika banda 3.977.500 peseta
S. Esnaola Musika eskola 4.500.000 peseta
Goiargi abesbatza 250.000 peseta
Kimets Goiargi Abesbatza 150.000 peseta
Irrintzi dantza taldea 400.000 peseta
LUZ, irratizaleen elkartea 100.000 peseta
Belokiko guretzearen lagunak 60.000 peseta
Argazki elkartea 30.000 peseta
Aldaketa elkartea 35.000 peseta
"La Salle" ludoteka 450.000 peseta
"La Salle"rekiko hitzarmena 800.000 peseta
Gurutze Gorria 300.000 peseta
Guztira 11.052.500 peseta
Epaitegietako berriak:

Zaldua Alberditarren legezko ordekariak Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Auzitegira jo du, eta 75/98 zk.ko auzia tartejarri Zumarragako Udalak 1998ko urriaren 5ean hartutako erabaki baten aurka. Erabaki hartan, Argixaoko basotik pinuak ateratzen jardun eta Matxaingoikoa baserrira doan bidean egindako hainbat kalte konpontzeko agindua eman zitzaien. Donostiako auzitegiak, entzun Zumarragako Udalak aurkeztutako alegazioak, eta ez dela auzia epaitzeko gai erabaki du, eta interesatuei jakinarazi die, administrazioarekiko auzi hori epaitzeko Euskal Herriko Auzitegi Gorenera jo beharko luketela. Zaldua Alberditarrek dagoeneko konpondu dituzte bidean egindako kalteak, eta errekurtsoarena bertan behera uztea erabaki dute.

"R. Martinez, S.A." enpresaren legezko ordezkariak 1839/97-2 zk.ko errekurtsoaren barruan demanda aurkeztu du, Artiz auzoko 22-24 zk.an zuen fruta biltegia Zumarragako Industrialdera aldatu behar izateak eragin zizkion kalte eta galeren ordainetan 100.000.000.- pta.ko ondare erantzukizuna galdatu Udalari, eta Zumarragako Udalak, 1997ko otsailaren 3an ezezkoa eman baitzion. Demanda honetan berretsi egiten ditu erreklamazioa aurkezteko izandako arrazoiak, eta Zumarragako Udalari epaia ematerakoan egiaztatutako zenbatekoa ordainaraztea eskatzen du, hau da, erreklamatzaileek orain 15.000.000.- pta.tan baloratu dituzten kalteordainak

Zumarragako udaleko Alkate-Udalburua epaitu dute laguntza ukatzeko delituagatik salatua, Udal Batzarrak 1993ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia betez 1980an jaiotako gazteen zerrenda ez zuelako Gipuzkoako Erreklutatze zentrora bidali. Donostiako 5. Zigor Epaitegian egindako epaiketan Herri Salataritzak hamabi hilabeteko isuna eskatu zuen, eguneko 500.- pta.koa, eta bi urtetarako kargu publikoak kentzea; abokatu defendatzaileak, berriz, absoluzioa, Zigor Kodeko 412.2 artikuluak agintzen dituen baldintzak ez baitira betetzen. 1999ko otsailaren 10eko epaiaren arabera, epaitutako jardunak ez zuen zigorrik merezi izan, agindua bete beharrak zigorretik salbuetsi egiten baitu epailearen ustez.

"Construcciones Brues, S.A." enpresaren ordezkari legalak, Auzitegi Goreneko 3. Sailean, 586/98 zk.ko kasazio errekurtsoa tartejarri du Euskal Herriko Justizia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Saileko 3.Atalak 1997ko urriaren 20an emandako epaiaren aurka. Esandako epaiak ez zuen bidezko jotzen Brues, S.A. enpresak Zumarragako udalari galdatzen dizkion 199.599.169.- pta. jasotzea. Udalak idatzia aurkeztu du bere interesen alde, errekurtsoa arrazoirik gabekoa dela eta atzera botatzeko eskatuz.

Zumarragako Udalaren izenean eta Administrazioarekiko 381/97 zk.ko Auziaren barruan, alegazio idatzia aurkeztu da Isurketa Hidraulikoen Kanonaren 1996ko likidazioa deuseztatzeko erabakia hartzeko eskariarekin. Garraio eta Obra Publikoen saileko Uraren Zuzendaritzak Zumarragako Udalari egin dion Isurketa Hidarulikoen 1997ko Kanonaren likidazioaren aurka Berraztertzeko Errekurtsoa tartejarri da. Zumarragako Udalari 1997ko kanonaren izenean 3.480.000.- pta.ko likidazioa egin zaio.

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net