Zur noblezko estatua librea, elizako presbiterioan kokatuta zegoena. Estilo gotikoko irudi ederra da, traza eta egikera bikainekoa, kolore eztiko patinaz apaindua.
Gaur egun erreplika bat bada, ez horren zur noblez egina, baina forma leunagoez inondik ere; horixe da Andre Mariaren elizako presbiterioan (Antion) ikusten duguna.
Estatua librea, estilo gotikokoa, Antioko elizako presbiterioan ezkerreko horman kokatua.
Lehenik erretaula bateko pieza nagusia izan zen, baina 1975ean eliza zaharberritu zutelarik kendu zuten hura.
Pieza bikaina, errenazentista. Trataeraren tolesgabetasuna da ezaugarri nagusia, haur eskalan egina baitago Jesusen irudia, Ama Birjinarekin alderatuz gero nabarmen geratuz gainera. Eskultura hau, hasieran, "Pietatearen Andre Mariaren" elizan (baselizan) zegoen; eliza horri "Zufiaurreko Andre Maria" ere esaten zioten.
Santa Anaren eskultura Taila errenazentista, Antioko elizako eskuineko horman kokatua.
Hiru gurutze gotikoz osatua; hauetako bat zaharberrituta dago. Beste garai batean Andre Maria edo Antiorako bidean kokatutako gurutzeen goreneko gunea osatzen zuten.
XVIII. mendeko erretaula, elementu barrokoak eta neoklasikoak biltzen dituena. Arkitekturaren traza Tomas de Jauregi maisuak eraiki zuen. Eskultura lanaz, berriz, Joan Bautista Mendizabal arduratu zen. Erretaulan bertan Lau Ebanjelarien irudiak, San Felipe Neriren irudia eta Andre Maria Jasokundekoarena nabarmentzen dira. Halaber, berrikuntza aipagarri bat ere bada, Sagrarioaren gainean Jesusen Bihotza jarri izana alegia; izan ere, erraz kentzeko moduan jarrita dagoenez, behar den guztietan ken daiteke, une bakoitzeko erlijio ekitaldiaren arabera aldatuz inguru hori, inolaz ere. Osterantzean, Ebanjelarien gainean jarritako aingeruek musika-tresnak dituzte. Azkenean, eta erretaularen egiturari aldaketa bat eraginez, sakristiara heltzeko bi albo-ate badira. Bulto-eskulturan nabarmentzen dira San Inazio, San Felipe Neri eta Andre Maria Jasokundekoa.
Arte Neoklasikoak ere izan zuen zerikusirik erretaula osatzeko unean, Francisco Sabando arkitektuaren eskutik hain justu. Honen lanaren adierazgarri ditugu, besteak beste, emandako urre kolorea eta elementu churrigueresco batzuk kendu izana, XVIII. mendearen azken hamarkadan burutu baitziren lan hauek biak.
Eskultura librea, erretaulatik kanpo dagoena. Mauricio Valdivielsok egin zuen XIX. mendeko lehen urteetan. Anatomi estudio akasgabea du, eta Valladolideko eskultura eskolakotzat jo dezakegu, nahiz eta tailetan izaten den espresionismoa falta zaion.