Zumarragako lehen parrokia izan zen 1576 arte, eta inguru honetako eraikinik zaharrenetakoa da, zalantzarik gabe.
Gaztelako Enrike II.ak Francisco Gómez de Lazcanori eman zion parrokia honen, orduan "monasterioa" zenaren patronatu eskubidea, XIV. mendearen erdialdean. Dirudienez hasieran gaur egun baino txikiagoa zen, baina edonola ere handia izango zen Zumarragan bizi zen jende kopururako, eta gure herritik hamabost kilometro edo gehiagora zeuden herrietatik jendea pelegrinazioan etortzen zela uste dugu.
Euskal erromanikoaren ale bikaina da, gaur egun horren monumentu gutxi ditugun estilo horrexena hain zuzen (hala eta guztiz ere, erromanikotik gotikorako trantsizio elementuak ere aurkitzen ditugu bertan).
Su primitiva construcción románica no posee contrafuertes exteriores por estar formada por una construcción que se techó y cubrió originalmente con madera.
Hasierako eraikuntza erromanikoak ez du horma-bularrik kanpoaldean, zeren eta hasiera batean sabaia eta estalkia zurezkoa jarri baitzizkioten eraikinari.
Nabe bakarra du, hiru zatitan bereizirik sei zutabe biribil lodiz. Gainera, fabrikako aurrealdeko murruen gainean, presbiterioari dagokionean eta burualdeko hormapikoan, bi mutur-zinbria ditu. Estalkia bi isurialdekoa da. Korua eta alboko tribunak, soliba eta zapaten gainean oinarrituriko zurezko solairu batez, gure lurraldeko eliza askotan, Frantziako mugaz bestaldekoetan batez ere, ohikoa izan den kokaerari jarraitzen zaizkio.
Barnealdeko zurajearen hainbat tokitan (zapata-buruak, mentsulak, habeak) normalean hilarri, kutxa, ateburu eta antzekoetan erabiltzen ziren tailak ikusten dira, hala nola gurpilak eta esbastikak, berezkoa duten esangura zeltikoan eguzkia eta suaren errepresentazioak baitira. Zapata erraldoi hauetako batzuen amaieran ageri diren erliebeak oso bitxiak dira, zeren eta giza irudia emakume buru eta bustoz ageri baita, "zapi" batez jantzirik batzuetan; beste irudi batzuk ere ageri dira tailetan, dragoi miresgarri bat esate baterako.
Eliza honek kupula eta ganga faltsuak izan zituen mende honetako 60ko hamarkada amaitu arte, baina barneko multzoa estaltzen zuten.
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean sakristia eta elizari erantsitako etxe bat, seroretxea, bota zituzten. Hauek traban ez zirela elizako ipar fatxadako murrua agertu zen, oso-osorik; murru erromanikoa da, oso garrantzi arkeologiko handikoa, eta bertan dira bost itsu-leiho turuta-itxurakoak. Hormetan bada turuta-itxurako beste zenbait itsu-leiho. Absidearen kanpoaldea trapezio itxurakoa da, eta presbiterioko aurreko hormak baino geroagokoa da; bertako fatxadan oso arkitektura interes handiko bi elementu daude:
Arkitektura konposizio bien artean harrizko orla bat dago, letra gotikoz honako hau dioena: MCCCCLXXX.
Eliza hau hainbat fasetan zehar eraiki zuten, 1576an hasita; izan ere, urte horretan erabaki zuten parrokia ibarrera jaistea, lehenago Beloki mendiko mazeletan baitzegoen. Parrokia haran hondora jaitsi nahi horrek auzi bat eragin zuen, zeren eta parrokiako patronuak elizaren gainean zituen eskubideak mantendu nahi baitzituen; auziaren emaitzaz, parrokia berriaren gainean mantendu zituen pribilegio horiek.
Mende bat inguru iraun zuten bitarteko epe baten ondoren (egungo Piedad kalean egon zen parrokia denbora horretan zehar), parrokia berria inauguratu ahal izan zuten. Arkitekturari dagokionean oso eliza aberatsa da, kantoiak harlanduz eta hormatalak harri-hormaz eginak ditu eta. Estiloa euskal gotikoa da, saloiko oinplanoaz eta altuera berdineko hiru nabez; hauen estalgarri, gurutzeria-gangak, eta fuste biribila eta zaldi-obazko kapitel dorikoak dituzten zutabeak euskarri.
Ate nagusia barrokoa da, eta elizaren mutur batean kokatuta dago. Bertara heltzeko bidea arkupe eder batek emango digu, erdi-puntuko arkuak dituela bermegune. Arkupeak ebanjelioaren aurrealdea eta alboa zeharkatzen ditu.
Portadaren bertikalean dorrea dago, oin karratu eta erremate barrokokoa bera.
Mende honetako 30eko hamarkada inguruan eraikitako eliza. Garai horretarako, estilo modernoa du. Fatxada nagusian arku zorrotz handi bat du, eta sartzeko arkupe bat, hiru arku beheratuz; hauen artean, bereizgarri gisa-edo, pinakulu neogotikoak daude.
Oinplano karratuko dorre bat atxikita du, honek ere pinakulu neogotikoak dituela erremate.
Elizaren hormak estaltzeko erabili den materialak sinpletasun dotorea ematen dio, eta barnealdean ere sinpletasun horixe nagusitzen da, lerro zuzenen bidez arte efektu paregabea lortuz inondik ere.
Oinplano angeluzuzeneko tenplua, bi isurialdeko teilatua duena, eta bistako harri-hormaz egina, tenpluko oinetan kokatua izan ezik, ezen harri-hormaz eta adreiluz egina dago. Albo batean arkupea dugu, zurezko egitura batez egina, eta pilastra batzuk dituena euskarri. Albo honexetan dago sarrera, dobela-ate batez zertua. Barnealdean hiru nabe dira, alde banatan hiru pilastrako bi ilara direla. Epistolan bost bao ditu.
Oinplano angeluzuzeneko tenplua, bi isurialdeko teilatua duena. Harri-hormak ditu, eta harlanduz eginiko kantoiak. Nagusiaren pareko fatxadan, bigarren oinaren eta ganbararen mailan, zurezko oholtza batez estalita ageri da, hormapikoa libre utziz. Atarian, harlanduzko ate dinteldun batek ematen digu etxerako sarrera.