Edukin nagusira joan.

Menu nagusira joan.

Zumarragako Udaletxea

Zumarragako ezkutua
Zumarraga.net

Udala [Tasak]

Jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziaren tasak

A.- Hesiak, edukiontziak, garabiak, aldamioak, eskorak eta eustagaiak.

Mota Prezioa
Hesiak, mota guztietako obretan. Metro karratuko edo zatiko, egunean 0,46 €
Zakarrak edo materialak botatzeko edukiontziak. Zakarrak edo materialak botatzeko edukiontziak. 2,33 €
Garabiak. Eraikuntzan erabilitako garabi bakoitzeko, horren beso edo lumaren ibilbideak bide publikoaren zerupea hartzen badu, hileko edo zatiko 79,75 €
Bide publikoan oinarrituak eta azpitik ibiltzea eragozten duten euskarri edo txarrantxekin jarritako aldamio finkoen babesgarriak. Metro karratuko edo zatiko, egunean 0,46 €
Babesgarri berberak, ilaran jarritako euskarrien bitartez aldamioak bide publikoan oinarrituta, fatxadako lerroarekiko paraleloan 1,2 metrora edo distantzia handiagora daudenean, txantxarrik eta langarik gabe 3 m baino beherago eta azpitik ibiltzen uzten dutenean. Metro karratuko edo zatiko, egunean 0,18 €
Defentsa berberak, aldamioak erlaizean jarrita daudenean, 3 m baino gehiagoko altueran, bide publikoan euskarririk gabe, eta horien azpitik libre ibil daitekeenean. Metro karratuko edo zatiko, egunean 0,14 €
Esekitako aldamioak, hesirik gabe. Metro karratuko edo zatiko, egunean 0,18 €
Eraikuntzako zakar eta materialak. Metro karratuko edo zatiko, egunean 1,01 €
Tarifak aplikatzeko arauak.
  1. Eranskin honetan aipatzen diren lanek, inongo arrazoirik gabe, bi hilabete baino gehiagoko etena jasaten badute tarifa hauen zenbatekoei %100eko gainkargua ezarriko zaie hirugarren hilabetetik aurrera.. Lanak bukatu eta probetxamenduak jarraitzen badu, berriz, %200eko gainkargua ezarriko zaie.
  2. Etxeen fatxadak pintatzeko jarri beharreko hesi eta aldamioei tokatzen zaizkien tarifak, %100ean gutxituko dira. Betiere, jarrita hiru hilabete baino gehiago egoten ez badira.

B.- Postuak, barrakak, txosnak, ikuskizunak eta antzekoak.

Mota Prezioa
Taberna, kafetegi eta antzekoak. Metro karratu edo metro zatiko, egunean. 2,96 €
Txurreriak, Txokolategiak eta ore frijituko mahaiak. Metro karratu edo metro zatiko, egunean 1,12 €
CPastelak, gozokiak, gozoak, fruitu lehorrak, patata frijituak, bisuteria, jostailuak, liburuak etab. saltzeko txosnak. Metro karratu edo metro zatiko, egunean 2,96 €
Tiro, txirringil eta bestelako jokoetako txosnak. Metro karratuko edo metro zatiko, egunean. 1,85 €
Tonbolak, zozketak, salmenta arinak eta antzekoak. Metro karratuko edo metro zatiko, egunean. 2,23 €
Ziboak, tresna hegalariak, zaldiko maldikoak, dunperrak, eta, oro har mugitzen diren era guztietako aparailuak. Metro karratuko edo metro zatiko, egunean. 0,93 €
Auto-txoke pistak. Metro karratuko edo metro zatiko, egunean 0,37€
Ikuskizun eta antzerkiak. Metro karratuko edo metro zatiko, egunean. 0,27 €
Zirkoak. Metro karratuko edo metro zatiko, egunean 0,23 €
Abere eta baserriko tresnen feriak: Metro karratuko edo metro zatiko, egunean
Abereentzako sarobeak 1,85 €
Baserriko tresnen esparruak 1,31 €
Tarifak aplikatzeko arauak.

Ferietako esparruak adjudikatzeko enkante sistema erabiltzen bada, enkante hau Udalak kasu bakoitzean erabakitzen dituen oinarri eta baldintzei jarraiki egingo da.

C.- Udal bide publikoetako lurzorua, zerupea eta lurpea norberaren onerako erabiltzea eta erabilera bereziak.

Mota Prezioa
Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, parasolak edo antzekoak. Instalatutako mahaiko, urtean 36,93 €
Bide publikoan tinko ezarrita dauden terrazak eta aterpeak. Metro karratuko edo metro zatiko, urtean 18,47 €

D.- Bide publikoetako kioskoak. Bide publikoan honakoak saltzeko jartzen diren kioskoak

Salmenta Prezioa
Egunkariak, aldizkariak, ipuinak, liburuak eta antzekoak. Kiosko bakoitzeko, urtean 119,63 €
Izozkiak, freskagarriak, gozokiak, litxarreriak eta antzekoak. Kiosko bakoitzeko, urtean 368,53 €
Itsuen kupoiak eta loteriak. Kiosko bakoitzeko, urtean 469,69 €

E.- Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrura sartzea.

Bost ibilgailu edo gutxiago sartzeko lokalak eta garajeak.
Kontzeptua Prezioa
Atearen sarrerako zabaleraren metro linealeko edo metro zatiko, urtean 20,91 €
Bost ibilgailu baino gehiago sartzeko lokalak eta garajeak.
Kontzeptua Precio
Atearen sarrerako zabaleraren metro linealeko edo metro zatiko, urtean 23,04 €
Garaje plaza bakoitzeko, urtean 11,56 €
Tarifak aplikatzeko arauak.
  1. Espaloiko pasalekuen zabalera erabakitzeko espaloi ertzari ateratako koxkaren zabalera neurtuko da, halakorik baldin badago. Espaloi ertzari koxkarik egin ez, edota espaloia moztu ez bada, lokal nahiz orubera sartzeko atezulo erabilgarriaren zabalera guztia hartuko da neurritzat.
  2. Pasalekuak egin, zaindu, konpondu, aldatu edota kentzeko nahiz aparkalekuak gordetzeko gastuak nahiz seinaleak jartzeko gastuak eskatzailearen konturakoak izango dira.

F.- Udal bide publikoetako lurzoru, lurpe eta hegalpearen erabilpen pribatiboa eta probetxamendu berezia zertzea hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek.

Herritar guztiei edo gehienei dagozkien hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek beren onerako edo behar berezietarako erabilitako Udal bide publikoetako lurzoruaren, lurpearen edota zerupearen erabilera prezioa, aipatu enpresek udalerrian urte barruan duten fakturaziotik datozen sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.

Tarifa hau aplikatzeko arauak.

Enpresek ekitaldi bakoitzeko lehenengo lau hilabeteen barruan, Udalerrian egindako hornikuntzengatik lortutako sarreren deklarazioa aurkeztuko dute, aurreko urtean lortutako sarrera gordinen zehaztasun guztiekin.

  1. Aipatutako deklarazioari, enpresaren kontabilitatearen laburpen bat, eta kasuan-kasuan, Udal Administrazioak eskatuko dizkion agiriak erantsi beharko zaizkio.
  2. Udal Administrazioak Prezio Publiko hori zehaztu edota behin-behineko kobrantzari ekingo dio, ordaindu beharreko kopurua, likidazioa egin eta ondorengo 4 urteko epearen barruan zuzendu ahal izango duelarik. Epe hori igaro ondoren, kopurua, hala badagokio, behin betikotzat hartuko da.

G.- Teilatu-hodien hustubideak.

Etxeetakoak eta industrietakoak. Precio
Hiruhileko 1,58 €
100 langile baino gehiago dituzten fabrika eta tailerrek Ondasun higiezinen zerga oinarriaren %0,035 ordaindu beharko dute.
Garajeak. Plaza bakoitzeko, hiruhileko (Kobrantza hiruhileroko ordainagirien bidez egingo da.) 0,55 €

H.- Luebakiak edo zangak egitea.

Luebakiak edo zangak egitea. Prezioa
Metro karratuko edo zatiko, egunean 5,03 €

Zumarraga.net web guneko informazioa

Gipuzkoa.net