| Zergaren epealdia | Zenbatekoa |
|---|---|
| 1 eta 5 urte bitartean | % 3,6 urtean |
| 10 urte bitartean | % 3,4 urtean |
| 15 urte bitartean | % 3,1 urtean |
| 20 urte bitartean | % 2,9 urtean |
Hirilurraren balioaren gehikuntzaren gaineko Zergari aplikagarri zaion Karga Tasa % 5ekoa da.
Aldatutako Ordenantzek eta horien Eraskinek ezarritako gainontzekoak, aurreko urteetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratuak izan dira, hortaz bada, hemen jasotzat ematen dira osorik uler daitezen.
Hau guztia Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan araututakoa betez argitaratzen da, guztiek honen berri izan dezaten eta aipatutako arauean aurreikusitako gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean, dagokion Salaren aurrean, administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa tartekatu ahal izango dute interesatuek bi hilabeteko epearen barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
Dena den eta aipatutako arauak baimentzen duen bezala, interesatuek errekurtsoa tartekatu ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administraziorekiko auzitara jo baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitalpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete bateko epean, hurrengo lanegunetik hasita.