Zuk asko egin dezakezu etorkizun iraunkor eta ingurumen hobeago baten alde
Tokiko Agenda 21aren garapenerako ardatz eta baldintza funtsezkoenetako bat hiritarren parte-hartzea da. Iraunkortasunerantz bideratuak dauden udal politikak aurrera eraman ahal izateko, lehenik eta behin, hau, tokiko autoritateen eta hiritarren arteko eztabaida eta akordioan oinarritzen da.
Gainera, garapen iraunkorrak (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa) pertsonen eguneroko mentalitate eta jokabideak aldatzea exijitzen du, bai indibidualki nola kolektiboki. Hiritar bezala, ekoizle eta kontsumitzaile modura, ardura garrantzitsu bat dugu. Eta, era berean, ingurumenaren etorkizun hobeago baten alde parte hartzeko posibilitate eta aukerak daude.
Horregatik, Zumarragako Tokiko Agenda 21aren markoan,” iraunkortasun eta ingurumen arloko hiritar jardunbide egokien eskuliburua “ lantzea planteatu da . Bere helburua, hiritarrengan iraunkortasunaren aldeko jokabide batzuk zabaltzea da.
Bere edukia, kapitulu ezberdinetan antolatzen da, gure eguneroko bizitza gorpuzten den aktibitate esparru funtsezkoenak jasotzeko xedea duelarik. Eta, hauen barnean, praktiken, erabileren, iradokizunen eta gomendioen katalogo bat,… erabilgarriak eta didaktikoak, gure ingurumenarekiko erlazioa hobetzeko eta gure ingurumen inpaktua murrizteko balioko digutenak.
Baino, batez ere, jokabide eta balioak sustatu nahi ditu. Eta atentzioa deitu nahi du, badagoela beste era bat ingurumenarekin eta gizartearekin erlazionatzeko eta , bide batez , badagoela kontsumitzeko eta bizitzeko beste eredu bat.
Praktika on batzuek ( urari, energiari eta hondakinei dagokienez) Gida honetan azaltzen diren hainbat esparru gune ezberdinetan praktikan jar daitezke ( etxebizitza, lantokia, erosketak,…). Errepikapenak ekiditeko, kapituluren batean soilik garatzen ditugu.
Antzeko Gida askoren erreferentzi eta estekak jaso ditugu, hemen jorratzen diren gaien inguruko informazio osagarria edo zehatzagoa bilatu ahal izateko.
Eta gogoratu:
Zure udalerriari eragiten dioten aferatan parte-hartzea hiritar Praktika On bat da. Zumarragako Tokiko Agenda 21ak aukera hori ematen dizu.